Borrar
Koldo Soret eta Ursula Strong artxiboko argazkian.
Niña Coyote eta Chico Tornadok mundua jan zutenekoa

Niña Coyote eta Chico Tornadok mundua jan zutenekoa

Donostiarrek 'EATE the World Tour' bideoklipa sareratu dute, Japonian, Mexikon, Txilen eta Estatu Batuetan emandako kontzertuetako irudiekin

El Diario Vasco

Domingo, 19 de febrero 2017, 11:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak EATE the World Tour izeneko bideoklip bizi-bizia argitaratu berri du. Bizia, dudarik gabe, aukeratutako irudiak aurkezteko erabili duten abestia hala delako, azkarra eta izerditsua, rock and roll abesti on batek behar dituen osagaiak bertan daudelako. Abestiaren izenburua 'Earthquake' da, eta euren azken diskoan aurki daitezke, 'Eate' izenekoan.

Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (ahotsa eta gitarra) dira taldeko kideak kideak. Azkenaldian Estatuan badabiltza ere -oraintsu hartu dute parte Bartzelonan 'Volem acollir' kontzertuan, Fermin Muguruzarekin batera- , bideoklip berri honetan Mexiko, Txile, Estatu Batuak eta Japonian barrena egin duten birako irudiak jaso dituzte. Lau herrialde horietan pasa den urteko azken hilabeteetan eta aurtengo urtarrilean egon ziren eta bertan izandako esperientzia bikaina lau minutuko bideo honetan ikus daiteke.

Donostiarrek 'Eate' azken lana aurkeztu zuten etxetik oso urrun eta ikus daitekeenez, eta beraiek sare sozialetan azaldu zutenez, dena primeran joan zitzaien.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios