Borrar
Hamalau musika-hitzordu lehen egunerako

Hamalau musika-hitzordu lehen egunerako

Larunbatean hasiko da Musika Hamabostaldia, era askotako ekitaldiekin

dv

Jueves, 30 de julio 2015, 19:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetan, abuztuak 1, Musika Hamabostaldiak ohiko Inaugurazio Egunarekin abiaraziko du bere 76.edizioa. Donostiako hainbat txokotan, adin guztientzako doako ikuskizun mordoa eskainiz hasi ohi da, urtero, Musika Hamabostaldia. Aurten, Inaugurazio Eguna, tankera desberdineko hamalau proposamenek osatuko dute eta, hauek bitarteko, jaialdiaren izpiritua Aiete, Amara, Loiola, Intxaurrondo, Parte Zaharra eta Zentrora zabalduko da.

Hamalau musika-hitzordu hauetako hainbatetan interprete gazteak izango dira protagonista nagusi, eta Jose María Usandizagaren hainbat lan eskainiko dira, konposagile donostiarra zendu zela 100 urte betetzen direla gogorarazteko (1887-1915). Usandizaga, gainera, edizio osoan zehar omenduko du Musika Hamabostaldiak, haren sorkuntza-lanaren ikuspegi zabala eskainiz.

Bestalde, urtero ohi bezala, gaixorik edo maitasun nahiz animo beharrean dauden pertsonak ere gogoan izango ditu jaialdiak bere lehen konpasetan, eta Inaugurazio Eguneko zenbait kontzertu zahar-etxeetan eta Onkologikoan egingo dira, Hamabostaldi Solidarioa izenpean.

Kalifoniako hiru emakumek, euskal jatorrikoek, osatzen dute Noka hirukotea: Andrea Bidart, Begoña Echeverria Riversideko Unibertsitateko irakaslea eta taldeko ideologoa eta Cathy Petrissans. Larunbatean San Telmo Museoko kalustroan ariko dira, 20:00etan, MIkel Markezekin eta Xabier Euzkitzerekin, eta gero bira bati ekingo diote: Arespalditza-Araba (hilak 4), Elizondo (hilak 7), Espejo-Araba (9), Garindaine-Zuberoa (14) eta Etxano-Bizkaia (16). Elizondon eta Etxanon Erramun Martikorenarekin jardungo dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios