Bertso egunerako sarrerak, urtarrilaren 4an salgai

2016an Donostian egin zen Bertso Eguneko argazkia. Huraxe izan zen azkena,/JOSEMARI LÓPEZ
2016an Donostian egin zen Bertso Eguneko argazkia. Huraxe izan zen azkena, / JOSEMARI LÓPEZ

47 urtez Donostian egin izan den festa ibiltari bilakatu du Bertsozale Elkarteak, aro berriko lehena Mungian egingo delarik, urtarrilaren 27an

2016ko urtarrilaren 30ean amaitu zuen Bertso Egunak Donostian, 47 urtez, formatu eta egoitza desberdinetan, egindako bidea. Bertsozale Elkarteak, hain zuzen, erabaki zuen bertsozaleen festa nagusietako bat, azken urteetan bete-betean esperimentazioari emana dagoena, berrikustea eta eraberritzea. Aldaketa nagusietako bat aurrerantzean izango duen izaera ibiltariari dagokio, Donostiatik herrialde osora zabaltzeko asmoz. Hala, urtebeteko etenaren ostean -2017an ez da Bertso Egunik izan-, datorren urtean, urtarrilaren 27an zehazki, Bizkaian abiatuko da aro berria, Mungian.

Urte berriaren lehen egunekin jarriko dira salgai sarrerak eta bazkarirako txartelak. Urtarrilaren 4an izango dira hain zuzen eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, egun osoko egitaraua izango du, Elkartea Mungiako Udalaren eta Taket Mungiako Bertsolari Alkartearen laguntzarekin antolatzen ari dena eta urtarrilean aurkeztuko dena.

Momentuz, aurreratu dute goizean mahai-inguru musikatua izango dela Mugire txokoan. Eguerdian, hiru bazkari paralelo eskainiko dira hiru elkarte gastronomikotan eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira; bakoitzean 60-80 bazkaltiar izango dira. Arratsaldean, 19:00etan, izango da eguneko ekitaldi nagusia: Alaitz Rekondoren esanetara ariko dira Amets Arzallus, Manex Agirre, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga. Artista gonbidaturik ere izango da, jakina.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos