Mikroantzerkiari eskainitako asteburua Kontadoresen

Maratoiaren bigarren edizioko kartela/
Maratoiaren bigarren edizioko kartela

Kontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren bigarren edizioa antolatu du, hiru obra taularatzeko aukera sortu duena

Kontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren bigarren edizioa antolatu du. Abenduaren 16an,bihar, izango da, 18:00etatik aurrera Kontadoresen. Bertaratutakoek, hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute eta baita esperientzia apartekoa bizitzeko abagunea ere. Sarrera doakoa izango da.

Kontadores Gazte Zentroak II. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoia "aukera paregabea da hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerkia bultzatzeko", antolaitzeen ustez. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beren sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

II. Mikroantzerki Maratoia gauzatzeko, deialdi irekia egin zen eta piezak aurkezteko epea urriaren 24tik azaroaren 17ra arte egon zen zabalik. Guztira 12 mikroantzerki pieza jaso dira deialdian eta 21 pertsonek hartu dute parte deialdian. Horietarik hiru pieza hautatu dira maratoiaren bigarren ediziorako.

Antzeztuko diren hiru obretatik bi euskaraz izango dira (Inor ez dator eta Marioren bakarrizketa izenekoak), eta bestea gaztelaniaz, El viaje de Conchi. Ainhoa Aierbe eta Jon Ander Alonso epaimahaikideek azpimarratu dute aukeraturiko hiru obren askotariko izaera eta balio eszenikoa. Baita piezetan landuriko gaiek duten gaurkotasuna eta trataera originala ere. Landuriko gaien artean daude, besteak beste, alzheimerrak eragindako pertsonen arteko harremanak edo bestelako adimen-gaitasuna duten pertsonek erakutsi ahal digutena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos