II. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko deialdia

'La extraordinaria historia del niño zombie', aurreko edizio bateko emanaldia,/
'La extraordinaria historia del niño zombie', aurreko edizio bateko emanaldia,

Donostiako Kontadores zentroak antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik

Kontadores zentroak antolatzen duen lehiaketara proiektuak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 17ra arte, eta hautaturiko piezak ikusi ahal izango dira 2017ko abenduaren 16an Kontadoresen, II. Mikroantzerki Maratoian.

Maratoiaren helburua da, antolatzaileek ohar baten bidez azaldu dutenez, "bultzatzea hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du.·

II. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko izen ematea 2017ko urriaren 24tik azaroaren 17ra arte dago zabalik. Oinarriak eta izena emateko orria kontsultatu eta deskargatu ahal da Kontadoresen eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailaren webguneetan.

Epai mahaiak hiru pieza hautatuko ditu, eta epai mahaiaren erabakia 2017ko azaroaren 24an argitaratuko da. Pieza aukeratuek laguntza ekonomikoa jasoko dute eta II. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Zentroan 2017ko abenduaren 16an.

Maratoiaren bigarren edizio honetan, bertaratzen den publikoak esperientzia apartekoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos