Mikel Bilbao eta Josetxo Jauregi txistulariak Txirene of the Year izendatu dituzte

Bilbao eta Jauregi txistulariak saritu dituzte Bilboko Arriaga antzokian/Euskal Herriko Txistulari elkartea
Bilbao eta Jauregi txistulariak saritu dituzte Bilboko Arriaga antzokian / Euskal Herriko Txistulari elkartea

Txistuaren munduan egindako "ibilbide historiko luzeagatik" nabarmendu dira Bilbao eta Jauregi, "hiriko ekitaldi kultural eta sozial askotan parte hartuz musikaren bitartez"

DV

Mikel Bilbao eta Josetxo Jauregi txistulariek Txirene of the Year 2017 saria jasoko dute asteazken honetan, abenduaren 27an, Bilboko Arriaga antzokiko hallean egindako ekitaldian. BilbaoHistoriko elkartearen sorrera kartaren sinaduraren zazpigarren urteurrena ospatuko da horrela. Sari honek Bilboko tradizio eta kultura bertakoentzat zein bisitarientzat kontserbatu, zabaldu eta babesten dutenen konpromisoa eta lana aitortzeko modua da.

Horrela, BilbaoHistoriko elkarteko arduradunek nabarmendu dutenez, Mikel Bilbao eta Josetxo Jauregi txistuaren munduan egindako "ibilbide historiko luzeagatik" nabarmendu dira, "hiriko ekitaldi kultural eta sozial askotan parte hartuz musikaren bitartez".

Mikel Bilbaok 30 urte baino gehiago daramatza txistu eta danborrarekin. Txikitatik argi izan zuen txistularia izan nahi zuela. "Klaseak amaitzerakoan etxera joaten nintzen entseatzera eta auzokideak gogaitzen nituen", esan zuen. Azkenean, Bilboko Udal Txistulari Bandan ibili zen, 2009ra arte.

Bestalde, Josetxu Jauregik bizitza osoa darama txistuarekin, 14 urterekin hasi baitzen. Txistularien Akademian ikasi zuen, eta han jarraitu izan du kide moduan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos