Mendiko zinemak webgune berria du

Zinemaldietako palmares guztiak ikusi daitezke, besteak beste
Zinemaldietako palmares guztiak ikusi daitezke, besteak beste

23 jaialdik osatzen dute, 5 kontinentetako 17 herrialde ordezkatuz

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Mendiko Zinemaldien Elkargoa (IAMF-The International Alliance for Mountain Film) 2000. urtean sortu zen mendiko zinemagintza sustatu, zaindu eta zabaltzeko xedez. Italiako Museo Nazionale della Montagnarekin batera, nazioarteko mendi zinemaldirik onenak biltzen ditu IAMF-k, eta oinarriko kanpalekua Turinen du, museoa dagoen leku berean.

Webgunea berritu dute, irudi "gaurkotua eskainiz eta zuzendari, ekoizle eta mendiko zinemagintza zaleei zerbitzu osoa eskaini nahian", erakundeak jakinarazi duen legez. Orain zinemaldien inguruko informazioa lortzea "errazagoa" izatea nahi izan dute honela.

Atalez atal

IAMF 23 zinemaldik osatzen dute, 5 Kontinentetako 17 herrialde ordezkatuz: Europa, Ipar eta Hego Amerika, Asia eta Ozeaniako zinemaldien informazioa eskaintzen du www.mountainfilalliance.org webgune berrituak.

Zinemaldi guztiak zerrendatuta daude, albisteen atal bat dago, IAMF urteroko Sari Nagusien zerrenda, Elkargoaren historia, harremanetarako kontaktuak, eta palmaresak.

Zinemaldi bakoitzak bere atala du. Ikus Bilbao Mendi Film Festival: aurkezpen orokorra, helbideak eta kontaktuak, datorren ekitaldiko datak, webgunerako eta sare sozialetarako estekak, izen emateko epeak eta aurrerabideak, argazki eta bideo galeria... Hau da, webguneko bisitariek albiste eta epemuga guztien berri izan ahal izango dute. Are gehiago, newsletter-ean harpidetuz gero e-mailez jaso ahal izango dituzte albisteak.

Azkenik, 'Festival Awards' atalean, IAMF-ko kide diren zinemaldietako palmares guztiak ikusi ahal izango dira. "Erreferente izateko xedez" berritu dute IAMF-ko webgunea, mendiko zinemagintzaren industria sustatzeko bide berriak zabaltzeko gogoz.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos