Madrilen aurkeztuko da 'Zuhainpeko soinuak' ikuskizuna

Ikuskizunean parte hartzen duten zenbait artista./
Ikuskizunean parte hartzen duten zenbait artista.

Centro Culturak Conde Duque-ra eramango dute datorren ostiralean Ipar eta Hego Euskal Herriko musikariak batuz ahozko transmisioaren garrantzia azpimarratzen duen ikuskizuna

Datorren ostiralean, maiatzak 11, Madrilgo Centro Cultural Conde Duque-n eskainiko da 'Zuhainpeko soinuak-Ahozko Transmisioa' ikuskizuna, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, LaborArte 2018 zikloaren barruan. Horrenbestez, Euskal Herritik kanpora beste urrats bat egingo du Donostian 2017ko otsailean aurkeztu zen ikuskizunak. Izan ere, iazko azaroaren 9an Bordelen aurkeztu zen. 2017ko udazkenean bilakatu zen, halaber, disko.

Syntoramak ekoiztutako ikuskizunak ahozko transmisioaren garrantzia nabarmentzen du, eta Zuberoako ahots eta herri-musikak ditu ardatz. Iparraldeko bost musikari eta Hegoaldeko lau elkartu dira musika, dantza eta beste osagai batzuk dituen ikuskizunean. Zuberoako musiken adierazgarri nagusia den Jean Mixel Badaxagarrekin batera, euskal herri-musikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltranekin arituko da. Batak kantatu egiten du eta txirula eta ttun-ttuna jo; bestea txalaparta, alboka, oboe eta perkusioaz arduratzen da. Haien ondoan, aire zaharrak eskainiz nahiz melodia berriak sortuz, eta dantzari eta tartea eskainiz, Mixel Etxekopar, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltran ariko dira. Etxekoparrek egindako grabazio batzuk ere entzuten dira ikuskizunean.

Uda-gau bateko festa bat irudikatuz, Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuések egokitu zuten proiektua oholtzarako. Eszenografia Bernuések diseinatu zuen, eta Gabilondok hartu zuen zuzendaritzaren ardura. Nabarmentzekoak dira halaber Naiel Ibarrolak sortutako marrazkiak, irudizko atze-ohial eder moduko bat osatzen dutenak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos