Zamorako apaiz-kartzelako 1970eko ihesaldiari buruzko nobela

Zamorako apaiz-kartzelako 1970eko ihesaldiari buruzko nobela
IÑIGO SÁNCHEZ

Xabier Amurizak 'Neska bat leku inposiblean' publikatu du, egiazko gertaerak eta fikzioa uztartzen dituen liburua

FELIX IBARGUTXI

Xabier Amurizak 'Neska bat leku inposiblean' eleberria plazaratu du Elkar etxearen bidez, 1970ean eta Zamorako kartzelan girotua. Egiazko gertaera batzuetan oinarrituta dago, baina badu fikziozko osagai oso nabarmen bat: neska baten presentzia kartzela hartan.

Jakina denez, Amuriza eta beste apaiz batzuk preso zeuden orduan Konkordatuko espetxe hartan, eta ihes egiten saiatu ziren, tunela eginez, azken momentuan zaintzaileek ihesa bertan behera utzi zutelarik. «Esperientzia ikaragarria izan zen», adierazi du Amurizak.

«Liburu honetan, nire asmoa ez da historikoa izan, literarioa baizik. Apaiz-kartzela haren kontaketa, tunelarena barne, egina dago. Txalapartak liburu hau atera zuen 2011n: 'Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta estatuaren presondegia (1968-1976)'.

Zamorako espetxe hartan denak gizonezkoak ziren. Nolatan neskaren elementu fikzioko hori? Amurizaren argibidea: «Neskarena ez zen gertatu, baina gertagarria zen. Ihesaldiak porrot egin zuen, baina nik ez nuen porrot soil bat kontatu nahi. Neska hori tartekaturik, alegoria baikor bat sortzen da. Alegoria pertsonal bat, ziur, eta beharbada, alegoria orokor bat ere bai».

Xabier Amuriza (Zornotza, 1941) sortzaile polifazetikoa da. Bertsolari gisa da batik bat ezaguna, baina baditu narratibako liburu dezente ere, besteak beste nobela hauek: 'Hil ala bizi' (1983), 'Oromenderrieta' (1984), 'Emea' (1985), 'Dinosauroak horizontean' (2007), 'Orain ezin naiz hil' (2008), 'Olatu bat kuartelen gainetik' (2009), '4x4 operazioa' (2013).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos