‘Zaldi mamarroa’, 80ko hamarkadako droga munduari buruzko nobela

Ekaitz Goienetzea, ostegun goizean Donostian. /
Ekaitz Goienetzea, ostegun goizean Donostian.

Ekaitz Goienetxea bermeotarrak Igartza Bekaren bitartez idatzi du bere lehen liburua den eleberri koral hau

F. IBARGUTXI

Ekaitz Goienetxeak (Miarritze, 1982) bere lehenbiziko liburua plazaratu du, 'Zaldi mamarroa' eleberria, Igartza Bekari esker ondua. 1980ko hamarkadan Euskal Herrian heroinak eta hiesak eragindako kalteak dira kontakizunaren ardatza. «Erabateko fikzioa da», adierazi du idazleak, baina dokumentazio handia omen dago atzean. Nahiz Ipar Euskal Herrian jaio, txikitatik Bermeon bizi izan da Goienetxea, drogak biziki kolpatutako herria izan zen hura, eta, idazten hasi bezain pronto, orduko giroa ezagutzeko herriko hainbat lagunekin mintzatu zen. «Beste lagun batzuk nigandik ihesi ibili ziren, jakin zutenean zertan ari nintzen».

Igartza Bekaren 19. deialdian garaile gertatutako proiektua izan zen Goienetxearena. 20.ean, berriz, Miren Amurizaren egitasmoa nagusitu zen, eta jadanik egina dago 21. deialdia, proiektuak aurkezteko epea ekain bukaeran amaitzen delarik. Babesleak CAF enpresa eta Beasaingo Udala dira. Liburuaren aurkezpen ekitaldian, beka «osasuntsu» dagoela esan duteAitor Aldasoro alkateak eta Joxe Begiristain CAFeko ordezkariak.

Ekaitz Goienetxea Bermeon bizi da txikitatik. Kantinaria eta komunikazio behargina da, publizitate eta marketin lanak egiten dituelarik. Gabriel Aresti ipuin sariketa irabazi zuen eta Eslovenian literatur egonaldia egina da, ‘Beste hitzak’ programatrekin. Hain zuzen ere, egonaldi hark susperturik erabaki zuen Igartza Bekara aurkeztea.

'Zaldi mamarro' hau «eleberri koraltzat» jo du Elkar etxeko Xabier Mendiguren editoreak. Badago hirugarren pertsonan mintzo den narratzailea, baina protagonista askoren jardunak irakur daitezke: Izaro eta Unats, Gaizka eta Itzi, Mikel eta Sonia, Aingeru eta Joxemigelen hitzak, alegia.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos