‘Tigre batekin bizi’, desosegua sortzen duen poema

Maite Gurrutxaga eta Harkaitz Cano, liburuaren aurkezpenean./MICHELENA
Maite Gurrutxaga eta Harkaitz Cano, liburuaren aurkezpenean. / MICHELENA

Harkaitz Canok jendaurrean askotan irakurri duen beldurrari buruzko testu honi ilutrazioak erantsi dizkio Maite Gurrutxagak

FELIX IBARGUTXI

Ezohiko liburua plazaratu du Elkar etxeak. Urte batzuk badituen poema bat pasatu zion Harkaitz Canok Maite Gurrutxagari, ilustrazioak egin zitzan, honek onartu egin zion desafioa, eta kalean da emaitza: 44 orrialde dituen 'Tigre batekin bizi' liburua.

"Badira poema batzuk, urteak pasata gustura irakurtzen dituzunak jendaurrean, eta hau da horietako bat», adierazi du Harkaitz Canok. Idazleok gauza absurdo asko egiten ditugu, eta behin hegazkina hartu nuen, Holandara joan, olerki hau irakurri eta berriz etxera. Ikusi dut funtzionatzen duen poema dela.

Irakurri zuen euskal gatazkaren inguruko ekitaldi batean ere. Era askotako interpretazioak eduki ditzakeen testua da. Etxe bateko biztanleek esaten dute tigre bat dutela etxean. Haren beldur bizi omen dira. Horixe da abiapuntua. Elkar etxeko editore Antxiñe Mendizabal honela mintzatu da: Esan ohi da diruak mugitzen duela mundua. Beste batzuek sexua diote. Baina esango nuke askotan beldurrak mugitzen duela mundua. Desosegua sentitu nuen testu hau lehenbiziko aldiz irakurtzean.

Poema narratiboa da. Poema den edo ipuina den, ez dakit esaten, adierazi du idazleak. Canok Maite Gurrutxaga aukeratu zuen ilustrazioak egin zitzan. Ez nekien nola ilustratu zitekeen. Maite etorri zitzaidan burura.

Bi lan paralelo

Maite Gurrutxagak orain dela urte eta erdi jaso zuen poema. Ez zen lan erraza eta Harkaitz Canori testuaren gaineko nolabaiteko azalpena eskatu zion. Irudimenera eta oroimenera jo dut lan hau egiteko garaian, esan du Gurrutxagak. Kolore berdea da nagusi marrazkietan, baina kolore hori konturatu gabe aukeratu nuen. Tigrea bera ez da inon a geri, bai ordea haren arrasto batzuk.

Pozik gelditu da Cano: Ilustrazioak egitean, klabea da istorioa gehiago zabaltzea. Maitek ez du istorioa ‘osatu’. Beste bide paralelo bat proposatu du.

Bestelako ibilbide bat ere izan du olerkiak. Iban del Campo zinegileak eskolak eman dituenean hura erabili izan du, ikasleek zinerako egokitzapena egin zezaten.

Hedabideentzako aurkezpena bukatu ostean, publiko arruntarentzako ekitaldia hasi zen, Literaktum jaialdiaren barruan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos