Nafarroa Erdialdeko koloreak dakartzaten narrazioak

Garazi Arrula, artxiboko argazkian./USOZ
Garazi Arrula, artxiboko argazkian. / USOZ

Oraingo honetan ez du itzulpenik ekarri Garazi Arrulak, bere aurreneko ipuin-bilduma den 'Gu orduko hauek' liburua baizik

Garazi Arrulak (Tafalla, 1987) bere lehenbiziko ipuin-bilduma plazaratu du: 'Gu orduko hauek'. Zortzi ipuin dira, sei Nafarroako Erdialdean kokatuak eta bi Gasteiz izan litekeen hiri batean. "Egile hau Tafallakoa da eta pozgarria da Nafarroako Erdialdeko baten literatur lana publikatzea. Esan liteke alde hau euskal literaturatik kanpo egon dela, baina oraingoan irakurleak ikusiko du testu hauetan badaudela beste kolore batzuk, Erdialdekoak", adierazi du Txalaparta etxeko Mikel Soto editoreak.

Azken testuak ematen dio izenburua liburuari. Egileak honela azaldu du titulu hori: "'Gu' pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia; 'ordukok' distantzia dakar gogora, denborazko distantzia eta lekuzkoa ere badena; 'hauek', berriz, ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horretako parte".

Arrula itzultzaile eta interpretea da. Euskaratu du, esaterako, Anais Ninen 'Venusen delta', eta hainbat urtez Danele Sarriugarterekin batera elikatu zuen Elearazi zenbait autoreren printzak eman zituen, euskaraz. Egun doktore tesia egiten ari da auto-itzulpenari buruzkoa. Bazuen lehendik ipuin bat publikatua, aspaldiko 'Orgasmus' liburu kolektiboan, eta oraingo ipuinak azken hiruzpalau urteetan paratu ditu. Aurkezpen ekitaldian adierazi duenez, "gizakien arteko komunikazio zailtasuna" izango da seguru asko ipuinotan gehien ageri den gaia. "Lortzen ez diren ametsak eta irabazten ez diren borrokak" agertzen dira baita ere. "Ez da, hala ere, ezintasunen bilduma bat. Irabazten ez diren borrokak ez dira nahitaez borroka galduak".

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos