Lehen ere landua zuen gaia

Inazio Mujika Iraola editoreak gogorarazi duen bezala, alzheimerraren gaia lehen ere landua zuen Lertxundik. Adibidez, 'Etxeko hautsa'-n, aita gaixotasun horrek jota dago. 'Argizariaren egunak'-en ere, "dontsu-etxea" zen kokalekua, alegia, dementziak jotako batzuk bizi diren tokia. Lertxundik uste du arrazoi autobiografikoak ere egon daitezkeela tarteka: "Izan ditut familian alzheimerrak jotakoak, eta lagun handiak ere bai, bat bereziki. Hamasei urte nituela, aitonaren ondoan lo egiten nuen. 'Burua galduta' zegoen, espresio hori erabiltzen zen orduan. Gauez jaiki egiten zen eta arriskua egoten zen. Orpoan sokatxoa lotuta, halaxe jakiten nuen noiz jaikitzen zen. Gauza horiek hor gelditzen zaizkizu ganbaran".

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos