"Botereak boteretu egiten du, eta ez bakarrik erreprimitu"

Jule Goikoetxea eta Xabier Mendiguren editorea./F.I.
Jule Goikoetxea eta Xabier Mendiguren editorea. / F.I.

Zientzia politikoko libura plazaratu du Jule Goikoetxeak: 'Demokraziaren pribatizazioa'

FELIX IBARGUTXI

Jule Goikoetxeak (Donostia, 1981) ‘Demokraziaren pribatizazioa’ liburua eman du argitara Elkar etxearen bidez. Boterea zerbait txarra dela esaten dutenen aurrean, egileak hau dio: "Botereak boteretu egiten du eta hartu egin behar da. Botereak boteretu egiten du, eta ez bakarrik erreprimitu”. Politologo honen ustez, beharrezkoak dira botere teknologia publikoak, estatuaren tresnak askatasuna eta berdintasuna lortzeko erabil baitaitezke.

Aurretik bi liburu zituen argitaratuak, 'Tractatus' (Susa) olerki bilduma eta 'Privatizing Democracy’ (Peter Lang Oxford), oraingo liburu honen bertsio akademikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta Oxford International Gender Studies Centreko kidea.

"Nahi nuke jendeak liburu honetatik pare bat ideia hartzea eta eztabaida egitea. Liburu iradokitzailea izatea nahi nuen, horregatik ez dut gehiegi sistematizatu", adierazi du liburuaren aurkezpen ekitaldian. "Kapitalismoak dena pribatizatzen du. Orain legeak ez dituzte parlamentuak egiten, korporazioek, ejekutiboek egiten dituzte. Egitura publikoak behar dira, gatazka iraunkorra eta mobilizazio antolatua".

Goikoetxearen iritziz, kristautasunak eta liberalismoak sustrai luzeak bota dituzte eta atera beharrekoak dira guztiz. "Ideia liberal eta kristauetan estankaturik gaude. Nahi gabe, legitimizatu egiten ditugu ideia neoliberalak. Ontzat hartzen dugu, adibidez, gure aukeren gainean bizi garelako ideia neoliberal hori". Patriarkalismoari ere aurre egin behar omen zaio. "Katalunian, Estatu feministaren ideia hasi da aipatzen CUP taldea. Hori ondo dago". Fedea du mobilizazio sozialean eta uste du "hurrengo belaunaldian" aldaketak nabarituko direla.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos