Beatriz Chiviteren 'Biennale', Venezian idatzitako poema sarituak

Beatriz Chivite, 'Sautrela' saioan egin zioten elkarrizketa batean./EITB
Beatriz Chivite, 'Sautrela' saioan egin zioten elkarrizketa batean. / EITB

Gabriel Aresti eta Blas de Otero lehiaketetan saritutako ñanapublikatu ditu Erein etxeak

Batetik, Beatriz Chiviteren 'Biennale', Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko IX. Poesia Lehiaketan garaile gertatutakoa. Bestetik, Bilbao Hiria eta Cuentos Villa de Bilbao lehiaketetan saritutako ipuinak. Biak ala biak, Bilboko Udalak antolatutako lehiaketak. Biak ala biak, Erein etxeak argitaratutako liburuak.

Beatriz Chivite iruñear gaztea Yakartan bizi da gaur egun, kultura kudeatzaile ari delarik, eta bideo bidez entzun ziren haren esanak bere liburuaren aurkezpean. Adierazi zuenez, Venezian lanean ari zela –Peggy Guggenheim Museoan eta Biennale arte jaialdian gero– idatzi zituen bilduma horretako poesiak, eta hiru gai nagusi daude. "Alde batetik, liburuko hainbat olerki Veneziako hiriari buruzkoak dira, turismo bortitzak eragiten dituen arazoei buruzkoak eta kaleetan zehar ikusten diren jende ezberdin eta multikulturalei buruzkoak. Veneziako edertasuna eta itsustasuna adierazten saiatu naiz. Bestaldetik, arte munduari buruz hitz egiten du liburuak. Hitzekin Guggenheimeko arte bildumaren barnean dauden hainbat artistaren lanak deskribatzen dituzten munduak islatzen saiatu naiz. Eta nire belaunaldiko gazteen bizitzari buruzkoa ere bada liburu hau. Gazteen bizitza nomada, lan prekarioduna... horregatik, ni bezala atzerrian ordainsaririk gabeko praktikak egin dituztenei eskaini nahi diet liburua".

Beste liburu batean, 2015 eta 2016ko Gabriel Aresti sariak irabazitako ipuinak bildu dira; autore hauenak: Katixa Agirre, Aritz Gorrotxategi, Urt Zubiaurre, Gontzal Sánchez Negro eta Itziar Beasain.

Hain zuzen ere, 'Koldar hutsa zara' nobelaren "hazia" da liburu honetan datorren 'Guztiok anaiak gara' ipuina, Aritz Gorrotxategik jakinarazi duenez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos