Diario Vasco

Zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia

Mendata muturreko aspaldiko argazkia. Inguru horretan eraiki nahi zuten zentrala.
Mendata muturreko aspaldiko argazkia. Inguru horretan eraiki nahi zuten zentrala. / USOZ
  • Agirre jauregian aurkeztuko da 19:30ean Tene Mujika bekaren laguntzaz Jose Mari Izaga, Pako Salegi eta Carmelo Urdangarinek osatu duten liburua

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

'Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia' liburua asteazken honetan aurkeztuko da Agirre jauregiko ispiluen gelan. Hain zuzen ere, iragan mendeko 70eko hamarkadako proiektu eta mugimendu haren berri ematen duen liburua beste inon baino lehen aurkeztuko dute argitaletxeak eta egileak herrian, aurkezpen orokorra Donostian egingo delarik abenduaren 15ean.

2014. urtean egin zen IX. Tene Mujika Beka lehiaketako irabazle izan zen orain liburu bilakatu den proiektua, Jose Mari Izaga, Pako Salegi eta Carmelo Urdangarin debarrek aurkeztua. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten bekak Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta literatura aberasteko helburua du. Debaren kasuan, zer hurbilakoa bertan eraiki nahi zuten zentral nuklearraren kontrako mugimenduaren kronika baino.

Logo famatua eta flyscharen argazkia eraman dituzte liburuaren azalera.

Logo famatua eta flyscharen argazkia eraman dituzte liburuaren azalera.

Helduenek gogoratuko duten bezala, eta aurkezpena iragartzeko hedatu duten oharrean jasotzen den moduan, «1973ko udazkenean jakin zen Iberduero SA enpresak Debako udalerrian zentral nuklear bat jartzeko asmoa zuela. Kostaldean jarri nahi zuen. Eskaera horrek harridura eragin zuen hasieran herritarren artean. Eta ondoren, berriz, egonezina. Herritarrak berehala antolatu ziren, proiektuaren ezaugarrien eta ondorioen berri izateko. Gero, zentrala eraikitzearen aurka egin zuten. Herri osoa bildu zuen mugimenduak, eta inguruko eskualdeetara ere hedatu zen. Informazioa jaso eta hedatu izanari esker, eta beste dibulgazio jarduera batzuei esker, enpresak atzera egitea lortu zuten».

Aktore eta lekuko zuzenak

Debakoa ez zen proiektu isolatua izan, ezta gutxiago ere. «1970eko hamarkadan zentral nuklearrak jartzeko programa sendoa zabaldu zen Espainian zehar. Oposizio mugimenduen artean, aitzindaria izan zen Debako herria, batik bat kokalekuaren ikuspegitik. Ordurako beste azpiegitura batzuk egiten ari ziren, tartean Lemoizkoa. Bi urte inguru zeramatzaten lanek, eta ez zegoen oposizio esanguratsurik. Geroago sortu ziren aurreikusitako zentralen eta elektrizitatea sortzeko energia nuklearra erabiltzearen aurkako oposizio mugimenduak. Bide bat baino gehiago hartu zituzten mugimendu horiek. Gertaera haiek Debako herritarren gogoan geratu dira; izan ere, bizi baldintzen defentsan erantzun garrantzitsua eman zutelakoan daude».

«40 urte baino gehiago igaro dira ordutik. Egileok mugimendu hura bildu, deskribatu, aztertu eta transmititu nahi izan dugu, etorkizunerako. Izan ere, informazioa hedatuz eta parte hartzeko bide baketsuak erabiliz, enpresa garrantzitsu bati eta Estatuko Administrazioari aurre egin zion mugimenduak, eta helburua lortu zuen. Gertaera haien aktore zuzenak edo oso gertukoak izan ginen, eta ikusi edo bizi genituen moduan deskribatu nahi izan ditugu, gauzak gertatu ziren moduan gera daitezen jasota», idatzi dute liburuaren egile diren Jose Mari Izaga, Pako Salegi eta Carmelo Urdangarinek.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate