Diario Vasco

Iktusaren ondorioz euskara galdu zuen emakumearen istorioa

Xabier Etxaniz Rojo.
Xabier Etxaniz Rojo. / MICHELENA
  • Hainbat ipuin publikatu ostean, Xabier Etxaniz Rojok bere lehenengo nobela atera du

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

«Orain dela lau urte eta piko, lagunarteko afaria egin genuen. Bertan, lagun batek esan zidan lankide baten senarrak euskara galdu zuela iktus baten ondorioz. Orduan, pentsatu nuen niri horrelakorik gertatu ezkero lanik gabe geldituko nintzatekeela, AEKko irakasle bainaiz, eta Francisco Javier bihurtuko nintzatekeela, amak txikitan deitzen zidan bezala. Istorio ona iruditu zitzaidan nobela bat egiteko». Honela deskribatu du Xabier Etxaniz Rojok ‘Waterloo-n galdutakoak’ eleberriaren sorrera.

Orain dela hamabost urte plazaratu zuen lehenbiziko liburua. Bost ipuin-bilduma ditu atereak eta hauxe du lehenbiziko nobela. Xabier Etxaniz Rojo txundituta gelditu zen afari hartan entzundako istorioarekin eta argibide gehiago biltzea erabaki zuen. «Sei hilabete ostean, iktusa izandako gizon harengana jo nuen. Bi aldiz elkartu ginen, eta gero posta elektronikoz jarraitu genuen harremanetan», adierazi du.

Nobelako protagonista nagusia Bakarne da, Valentzian jaiotako 33 urteko emakumea. Iruna etorri da, Irungo erdal giroan lur hartu beharrean euskal giroa ezagutu du hasiera-hasieratik, eta euskara ikastea erabakitzen du. AEKn hasten da eta irakasle duen Mikel eta biak maitemindu egiten dira eta bikote bihurtu. Gero, Bakarnek iktusa izaten du eta euskara joan egiten zaio burmuinetik.

AEKk berak presentzia nabarmena du nobelan. «AEKk merezi zuen nobela bat, ez zegoen bat bera ere», esan du erakundean lanean 23 urte emandako pasaitar honek. Liburuan agertzen dira Korrika prestatzeko eszenak, agertzen da baita ere ‘bahiketa-afera’. Orain dela urte dezente, poliziak AEKren kontra egin zuen, uste zuelako euskaltegi batean bahiketa bat prestatzen ari zirela, baina ez zegoen horrelakorik; material didaktiko batzuetan bahiketa-istorio bat lantzen zen, hori besterik ez.

Hiru planotan garatzen da nobela. Batetik, kontatzen da gaur egun nola egiten dioten aurre bizitzari Bakarnek eta Mikelek. Bestetik, Mikelek koaderno batean idatzitako pasarteak daude, horietan gizonak hausnarketak egiten dituelarik emaztearen arazoaz, aitatasunaz, AEKko lanaz eta beste zenbait kontuz. Eta beste planoan aspaldiko egoera ageri da, Mikel irakasle eta Bakarne ikasle zireneko garaia. Hitz egiten gaixotasunaz, baina Etxaniz Rojok garbi utzi nahi izan du: «Hau ez da medikuntzari buruzko liburua».

Bost ipuin-liburu publikatu ditu Etxaniz Rojok. « Hasierako ipuinak nahiko motzak ziren. Poliki-poliki ipuin gero eta luzeagoak egiten hasi nintzen. Halaxe ateratzen zitzaizkidan. Eta istorio honekin hasi nintzenean garbi neukan nobela aterako zela. ‘Istorio honek askorako ematen du’, pentsatu nuen».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate