Secciones
Servicios
Destacamos
felix ibargutxi
Jueves, 24 de noviembre 2016, 16:13
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
«Mirari handi bat» gertatu da euskal letretan. Jean Echenoz idazle frantsesaren nobela berria, aurten plazaratutako 'Envoyée spéciale' delakoa, euskaraz atera da lehenago, gaztelaniaz baino. Meettok etxe donostiarrak argitaratu du, 'Isil-mandataria' izenburuaren pean, Gerardo Markuletak euskaratuta.
«Idazle gutxi egongo dira euskarara hainbeste alditan ekarritakoak», adierazi du Gerardo Markuleta itzultzaileak. Kontuan izan behar da haren trilogiako hiru aleak publikatu zituela Meettokek Ravel, Zatopek eta Teslari buruzko trilogia, eta Lehen Mundu Gerrari buruzkoa ere bai, '14' zeritzana. Beraz, bosgarren irakurgaia da hau, eta beti Gasteizen finkatutako oñatiar itzultzaileak egin du itzulpen-lana.
Oraingo 'Isil-mandaria' liburua nobela beltza da, espioi-intriga ere eskaintzen du, eta abentura-nobelatzat ere har daiteke. Itzultzailearen hitzetan, «konplot bat, suizidio bat, hilketa bat eta bidaia harrigarri bat» ditu barruan. Nobela korala da, protagonista asko ditu, baina Constance izeneko emakume gaztea da «intriga guztiaren motorra».
Aipatutako bidaia hori, berriz, Ipar Korerara egiten dena da. «Galdetu zioten Echenozei nolatan horrelako bidaia, eta esan zuen nahi zuela nobelaren zati bat herrialde opako batean gertatzea».
Markuletaren iritziz, «Echenozen ohiko diren umore eta ironia agertzen dira oraingoan ere. Dena distantziamendu ironiko batean kontatzen du narratzaileak, sinestuko ez balu bezala. Vintage-ukitu bat ere badauka. Zenbaitetan, pertsonaiak denboratik kanpo daudela ematen du. Eta keinu harrigarri batzuk ere egiten batzuetan narratzaileak, narrazioa eteten du bere gogoeta batzuk tartekatzeko».
Eleberri honekin, fikzio-fikziora itzuli da Echenoz, azkenaldian pertsonaia errealetan oinarritako liburuak plazaratuak baitzituen.
Itzultzea ez da erraza izan, «testua askotan bihurrituta dagoelako, txistez beteta, hiztegietan agertzen ez diren hitzez zipriztinduta», baina Markuletarentzat gozamena izan omen da. «Liburua ez da edozein irakurlertentzat, baina entrenamendu piska bat daukanak gustura irakurriko du», adierazi du oñatiar beteranoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.