Diario Vasco

Milan Kunderaren esanei jarraitu die Kirmenek

Idazterakoan, Uribek aintzat izan ditu Milan Kunderak nobelari buruz esandakoak. «Kunderak esan zuen nobelak, hasteko, narrazioa eduki behar zuela.Nirean hori da inportanteena. Idazlea ez da nabari. Esan zuen erreportajetik ere eduki behar zuela. Nik datu historiko sartu ditut. Ezin nuen fikziorik egin; zergatik?, benetako istorio bat erreskatatu nahi nuelako, eta Andoni Arrizabalaga eta Joseba Sarrionandiaz ere mintzatu naiz, eta torturatzaile frankisten izenak ere eman ditut. Josep Benet-en artxiboan zegoen Txiki fusilatuaren eskutitz batek oilo-ipurdia jarri zidan. Esaten zuen bera hilko zela, baina ondorengo belaunaldiak epaituko zituela bere torturatzaileak; ez da halakorik gertatu».

Ametsa, autobiografia eta pentsamendua omen dira Kunderak aipatutako beste hiru osagaiak. Ametsa ba omen dago, Agirre lehendakariaren ametsa. Autobiografiarik, berriz, ez. Eta pentsamenduari dagokionez, Manu de La Sotaren pentsamenduari oso interesgarri deritzo Ondarroako idazleak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate