Diario Vasco

XX. mendea zeharkatu zuen familia

Kirmen Uribe, bere liburuaren euskarazko bertsioaren aurkezpenean.
Kirmen Uribe, bere liburuaren euskarazko bertsioaren aurkezpenean. / USOZ
  • Letamendi-Urresti familiaren bitartez, joan den mendeko erresistentzia kontatu du Kirmen Uribek 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eleberrian

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Moda urbana con estilo propio

Las mejores marcas a los mejores precios

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Chaquetas y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Botas, botines y zapatos de piel para mujer

Hasta 70%

Todas las marcas en relojes para hombre y mujer

Hasta 80%

Ia XX. mende guztia zeharkatzen du Kirmen Uriberen nobela berriak, ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ delakoak. 1927ko gertaera batzuekin hasten da, batez ere 1936ko gerraostean dago kokatua, baina gaurko egunak arte luzatzen da, eta ETA ere ageri da. Hitz gako batzuk: maitasuna, erresistentzia politikoa, frankismoa, tortura... Protagonista guzti-guztiak egiazkoak dira. Beraz, non dago fikzioa, non dago literatura? Uriberen erantzuna: «Nik eraiki ditut eszenak, banekien zer gertatu zen, baina ez nola».

Asmoa zen jatorrizko bertsio hau eta gaztelaniazko, katalanezko eta galegozko edizioak batera plazaratzea. Azkenean, gaztelaniazkoa izan da lehena, bederatzi egun lehenago atera da hau baino. «Denak batera ateratze hori, ikusten badut euskarazkoaren kaltetan dela, hurrengoan ez dut halakorik egingo», esan zuen Uribek atzo, liburuaren aurkezpenean.

«2012an publikatu nuen ‘Mussche’. Durangoko Azoka bukatu eta segituan hasi ginen Susa argitaletxeko Gorka Arrese eta biok elkarri emailak bidaltzen, eta aipatzen nion nola Karmele Urrestiren inguruan nobela bat egin nahi nuen. Pentsa nolako motibazioa neukan!», jarraitu zuen.

«Familia baten historia» omen da eleberria. Letamendi-Urresti familiarena, alegia. Gerra galdua zelarik, Karmele Urresti erizain ondarrutarrak eta Txomin Letamendi tronpetajole profesional bilbotarrak elkar ezagutu zuten Paristik gertu, Belloy jauregian, eta maitemindu. Eresoinka dantza- eta musika- talderako ari ziren lanean. Letamendi komandante izana zen gerra garaian, Ariztimuño batailoikoa. Naziek Frantzia okupatu baino pixka bat lehenago, Caracasera egin zuten alde Txomin eta Karmele senar-emazteek. Eta han zeudela, 1943an, Agirre lehendakariaren agindua jaso zuten: Bilbora itzuli behar zuten eta zerbitzu sekretuetan lanean hasi, faxismoaren aurka borrokatzeko.

1927an hasten da nobela. Hasierako eszena Bilboko Ibaigane jauregian kokatua dago. «Festa egiten ari dira Bilboko aurpegi ezagun batzuek, eta hain zuzen ere festa horixe jaso zuen Antonio Gezala koadro batean. Jazz-talde bat ari da jotzen, eta fokua gehiago gerturatuz gero, ikusiko dugu tronpeta jotzen ari dena Txomin Letamendi dela». Susa argitaletxekoek koadro hartako zati bat ekarri dute liburuaren azalera. «Mihise horrek Bilboko pizkundea jasotzen du», gaineratu zuen idazleak.

Kirmen Uribe, ondarrutarra izanik, txikitan ezagutu zuen Karmele Urresti. «Batez ere haren neba Gaizkarekin izan nuen harremana. Gurekin jolasten zuen. Bazuen zakur bat, Jai; oso izen polita, adeitasuna adierazten du. Karmele eta Txominen seme-alabak gure amaren lagunak ziren», adierazi du idazleak.

Karmele Urresti da «nobelaren bihotza. Erizain-ikasketak egindakoa zen, oso emakume independientea». Eta beste protagonista oso garrantzitsu bat Manu de la Sota da. Bilboko familia oso aberats batean jaiotako gizon honek paper garrantzitsua izan zuen euskal nazionalismoan, besteak beste Eresoinkaren ekimena diruz babestu zuelako.

Kirmen, aurrenik, dokumentazio-lanean hasi zen. Historialariengana jo zuen, artxibategi batzuk bisitatu zituen, EuskalHerrian ez ezik Bartzelonan eta Estatu Batzuetan ere. Material asko bildu zuen, eta gero hura dena antolatzeko ordua iritsi zen. «Hasieran, pentsatu nuen hiru ahots ipintzea. Baina hartara gehiegi hurbiltzen nintzen. Azkenean, nahiago izan nuen neure ahotsa sartzea. Beraz, idazle bat, norbanako bat hasten da hori dena kontatzen, baina edonor izan zitekeen, zuek ere bai, azken batean familia baten historia berreskuratzea izan da».

Nobelako trontzoa, ardatza, gerraosteko urteak dira. «Gure historiako aro ezezagunena», Uriberen hitzetan. Agirre lehendakariak Txomin Letamendi eta Karmele Karmele Urresti konbentzitzen ditu zerbitzu sekretuetarako lan egin dezaten eta, halaxe,senar-emazteok Bilbora itzultzen dira, baina Letamendik Bartzelonan ere egingo du espioi lana. Nobela oso aurreratuta zuelarik, Uribek oso material aberatsa topatu zuen hiri horretantxe, eta kontakizunean aldaketa batzuk sartzera behartuta ikusi zuen bere burua.

«Agirre lehendakariaren desengainua ere azaltzen da nobelan. Amerikarren promesak ez ziren bete. Agirrek harremana izan zuen Wallace lehendakariordearekin, esperantza handiak zeuden Franco eroriko zela, baina Roosevelt lehendakaria hil eta, Wallace hautatu beharrean, Truman izendatu zutenean presidente gauzak guztiz okertu ziren, hura antikomunista zen eta gerra hotza piztu zen», azaldu zuen Uribek. Franco salbu zen.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate