Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Irati Jimenez, artxiboko argazkian.
Odolaren, gatzaren eta musuen gaineko 'guztia'

Odolaren, gatzaren eta musuen gaineko 'guztia'

Irati Jimenezek hiru liburuxka publikatu ditu gai horiei buruz

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 2 de noviembre 2016, 19:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Irati Jimenezek hiru liburuxka eman ditu argitara Txalaparta etxearen bitartez. Halako entziklopedia txiki batzuk dira, irudi ugariz hornituak. Batean, odolari buruz jardun da, eta era askotako datuak eman: euskal literaturan nahiz beste tokietakoetan odola hitza dakarten liburu-izenburuak; Vlad Drakul noble errumaniarraren gaineko azalpenak; Keih Richardsek 1973an Suitzako ospitale batean egindako odol-aldaketaren berri...

Beste liburuxka batean gatzari buruz idatzi du. Eta bestean musuez. Oinarrian, kazetari eta idazle honek 'Nabarra' aldizkariko zuzendari jardun zuenean 2010-2011 epean egindako artikuluak daude. «Garbi neukan liburuxka hauetako lehena odolari buruzkoa izango zela. 'Nabarra' aldizkarian hasi nintzenean, bigarren alearen portada gai horrixe buruzkoa egin genuen, oso polita», adierazi du.

Gatzari buruz honela mintzatu da hiru aleok aurkezteko egin duen agerraldian: «Gatza da gizakiok jaten dugun harri bakarra. Gogoratzen naiz nolako harridura sentitu nuen Añanara joan eta hango gatz-baratzeak ikusi nituenean».

Irati Jimenezen iritziz, «publiko gaztea erakartzea da gure kultuR industriaren erronka nagusietako bat. Euskal Idazleen Elkarteko programa baten barruan, eskolaz eskola ibili izan naiz nire literatur lanen berri ematen, eta esan dezaket gaztetxoek asko eman didatela. Hala ere, liburuok ez dira bakarrik gaztetxoentzat».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios