Borrar
Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinezek 'Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena' aurkeztu du.
Europar eta euskal identitatearen garai kritiko baten kronika plazaratu du UEUk

Europar eta euskal identitatearen garai kritiko baten kronika plazaratu du UEUk

Udako Euskal Unibertsitateak Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinezen 'Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena' argitaratu du.

dv

Jueves, 23 de junio 2016, 10:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Frankoak bizi izan ote ziren inoiz Akitanian? Zertaz hitz egiten zuten Elizaren kontzilioetan? Zergatik sortu ziren monasterioak? 732an, Toursen Karlos Martelek Europa salbatu ote zuen? Nola heldu zaigu informazio hori? Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez irakasleak galdera horiei erantzuten die UEUk argitaratu berri duen 'Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena' ikerketa liburuan.

Ikerlan dibulgatzaile oparoa da, europar eta euskal identitatearen garai kritiko baten kronika mamitsu eta zorrotza. Bertan, Franko karolingiar iraultza eta, hura gertatzearekin batera, hauen Akitania eta Baskoniako hedakuntza aztertu du irakasleak.

Garai hartako historia, oro har, garaileen idatzien bidez ezagutu dugula uste du Lopez de Luzuriaga Martinezek. Hala, liburu honetan dialektika historikora ere jotzen du historialariak, eta bestelako kontakizunak ere aintzat hartu. Lehenengo eta bigarren mailako iturriak darabiltza, alegia, garaitik gertuen daudenak, adibidez, 754ko mozarabiar kronika, edo Annales regni Francorum, eta geroago ondutako azalpenak zein ikerketa modernoak. Noski, horrek analisi historikoaren aldetik baditu hainbat zirrikitu eta korapilo: narrazio historikoei erreparatu diet, eta historiografia modernoa begi kritikoz aztertu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios