Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Luis Garde.
Ezkabako ihesaldia eta memoria dira Luis Garderen nobelako ardatzak

Ezkabako ihesaldia eta memoria dira Luis Garderen nobelako ardatzak

Poeta honen lehenbiziko prosazko lana da "Ehiztariaren isilaldia". Oso nobela hibridoa da, saiakerak eta olerkiak tartekatzen dituena

FÉLIX IBARGUTXI

Martes, 26 de mayo 2015, 17:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Luis Garde poetak prosazko bere lehenengo liburua plazaratu du: "Ehiztariaren isilaldia". Barruan bi nobela daude, nolabait esateko: batetik, 1938an Iruñe ondoko Ezkabako gotorlekutik ihes egin duten bi lagunen kontakizuna dago; beste kontakizunean, poeta bat ageri da, Ezkabako ihesaldi famatu hari buruzko nobela egin nahi duena, horretarako dokumentazio-bilketan hasiko delarik. Azkenean oso liburu hibridoa atera zaio Garderi: bada fikziozko narratibarik eta bada saiakera, gogoeta eta olerkirik ere.

Memoria, isiltasuna, gerra eta giza kondizioa dira liburuko hitz gakoetako batzuk, Pamiela argitaletxeko Jose Angel Irigaray editorearen iri-tziz. "Ez da bakarrik Ezkabako gotorlekuari buruzko liburu bat. Beste gauza asko ditu, eta oso inplikazio handiko diskurtsoa garatu du Gardek. Poeta gisa ezaguna zen, baina prosista gisa ez, eta hemen idazle handi bat dago", esan du Irigarayk.

Esan bezala, liburuko parteetako batean poesia idazle bat ageri da, Ezkabako 1938ko ihesaldiari buruz liburua idaztea deliberatu duena. Jakina denez, gotorleku militar hura kar-tzela bihurtu zuten Errepublikaren aurka altxatakoek. 748 presok egin zuten ihes eta Europako inoizko ihesaldirik handiena izan zen. Ia guztiak harrapatu edo hil zituzten. Ihesaldia bezain pronto ehizaldi bortitz bat hasi baitzen, eta kontuan izan behar da preso zeuden lagun askok eta askok ez zekitela ezta Iruñea non zegoen ere.

Beraz, olerkari bat agertzen da Ezkabako ihesaldiari buruzko dokumentazioa eta testigantzak biltzen. Orain Bidasoa aldean bizi da idazlea, baina haurtzaroa Iruñean eman zuen, eta horretan bat datoz liburuko idazle protagonista eta Luis Garde bera.

Memoria da liburuko hitz gakoetako bat, esanda bezala. "Idazketa prozesu horren bidez, olerkari protagonistak bat egiten ditu, fusionatu, bere memoria propioa memoria historikoarekin", esan du Gardek. Eta kontrazalean hau irakur daiteke: "Memoria historikoa bere [idazlearen] historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako".

Liburuaren hasiera aldera, hau irakur daiteke: "Nire duela hogei urteko memoria, duela hamar urtekoa eta egungoa ezberdin dira. Ez bakarrik edukieretan, funtzionatzeko maneran ere bestelakoa da. Ez dugu gure memoria ulertzen. Zer den, nola aritzen den. Ez dakigu memoriarekin zer egin. Gaur denak konspiratzen du memoria eduki ez dezagun; memoria nola erabiltzen jakin ez dezagun. Memoria dugula ahazten dugu".

Liburuko beste partean 1938ko bi iheslari ageri dira: mutil gazte bat eta gizon heldu bat, maisu izandakoa. Hain zuzen ere, bigarren honen bakarrizketaren bidez jakingo du irakurleak zer gertatzen ari den.

"Garbi neukan ezin nuela Ezkabari buruz idatzi soilik garai hartan zentraturik ?esan du Gardek?. Bukatu ez den istorio bat baita Ezkabakoa. Gauza asko estali dira eta, nahiz eta demokrazioak 40 urte bete dituen, orain arte ezer gutxi jakin da. Botere politiko eta militarren artean hor jardun dira Ezkaban gertatutakoa ezkutatzen, eta ez da egindakoa errekonozi-tzen. Baina hala ere hilero sortzen dira albiste berriak".

Luis Gardek, Iruñean jaio eta bertan hainbat urte eman arren, oso berandu arte ez zuen jakin Ezkaban gertatutako sarraskiaren berri. "Urte gutxi batzuk arte ez nekien deus", aitortu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios