Diario Vasco

Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen, hilaren 21etik 25era bitartean

Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen, hilaren 21etik 25era bitartean
  • Baztango Irakurle Taldeak antolatuta, solasaldia, aurpezpenak eta mahai-ingurua izango dira, besteak beste

Eneko Aizpuruarekin emango diote hasiera hilaren 21ean Baztanen 2010eko Euskal Nobela Beltzaren Asteari, Baztango Irakurle Taldeak antolatuta. Anizko elkartean izango da, 19:00etan, eta Aizpuruaren 'Herensuge gorriaren urtea' izango dute hizpide. Ostegunean, hurrengo egunean, Mariano Izetaren 'Dirua galgarri' liburuaren berrargitalpena aurkeztuko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, ordu berean, eta ondoren Jon Abrilek 'Mariano Izeta, euskal nobela beltzaren abiapuntu' hitzaldia eskainiko du.

Larunbatean potoloa izango da egitaraua. Urtarrilaren 23rako, ostiralerako, 'Baztango kontu beltzak' ekitaldia prestatu dute, 20:00etan Elizondoko gaztetxean, eta larunbateean egun osorako ekitaldiak izango dituzte. Goizeko 11:00etan 'Beltzetik beltzera nobelaz' mahai-ingurua egingo da Elizondoko Arizkunenean Jon Alonso, Itxaro Borda eta Miel Anjel Elustondorekin. 14:00etan Eskisaroien elkartuko dira bazkaltzeko; izen-ematea ilbeltzabaztanen@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin beharko da. Bertan, bazkalostean, kafe aurkezpenak egingo dituzte: Juan Kruz Igerabideren 'Zangotraba' nobela eta Joseba Larretxe 'Josevisky'ren 'Requiem gabaren erdian komikia'. Iluntzean, 20:00etan hasita, 'Susmagarrien gaua' burutuko dute Iruritako Jauregiarte ostatuan, afaria barne.

Igandean, azkenik, 'Kronika beltz baten ibilaldia' egingo dute 11:00etan Amaiurko plazatik abiatuta, eta 19:00etan Bertso trama izango da Elizondoko Arizkunenean Odei Barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin. Fernando Anbustegi ariko da gai-jartzaile lanetan.

Temas