Borrar

Joseba Sarrionaindiaren lehen poesia antologia galegoz

'Tempo de exilio' argitaratu du Kalandraka argitaletxeak

dv

Sábado, 20 de diciembre 2014, 01:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Tempo de exilio', galegoz sekula argitaratu den Joseba Sarrionandia euskal idazlearen lehen poesia antologia aurkeztuko du Vigon, Galizian, Kalandraka argitaletxeak, Tambo bilduman. Bilduma honek 'Izuen gordelekuetan barrena' (Bilboko Aurrezki Kutxa, 1981); 'Gartzelako poemak' (Susa, 1992) eta 'Hnuy illa nyha majah yahoo' (Elkar, 1995) liburuetako poema batzuk eta Ruper Ordorikak 'Memoriaren mapan' (Elkar, 2006) diskoan kantatu zituen beste hainbat jaso ditu. Itzulpengintzarako Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntza jaso du eta 'Alén da fronteira' liburuan euskal poesia galegora bihurtzeagatik 2012. urteko Lois Tobío saria eskurtatu zuen Isaac Xubín izan da oraingoan ere itzultzailea.

Olerki hauek Sarrionaindiak 1985. urtean hasi zuen eta gaur egunera arte iraun duen odisea islatzen dute: exilioan igarotako bizitza luze baten laburpena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios