Borrar

Erdipurdiko heroia

Protagonista nagusia Joxe, aduana-agente bezala lan egiten duena, baina ‘alter ego’ moduan Juan Fernandez ikertzaile pribatua duena

javier rojo

Miércoles, 27 de agosto 2014, 08:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zangotraba idazteko ematen du Juan Kruz Igerabidek hiru oinarri izan dituela kontuan. Generoari dagokionez, idazlea literatura beltzaren ereduan oinarritu da. Protagonista nagusia Joxe, aduana-agente bezala lan egiten duena, baina alter ego moduan Juan Fernandez ikertzaile pribatua duena. Joxe Juan bihurtzen denean, lanbide ez ezik izaera ere guztiz aldatzen zaio.

Joxe euskaldun jatorra da, mugimendu abertzaletatik hurbil dagoena. Juanek, ordea, ez du eskrupulu handirik eta ez du inolako oztoporik poliziarekin kolaboratzeko, nahiz eta bere iker-tzaile-lanaren parte nagusia ezkontza eta maitaleen inguruko ikerketak burutzea izan.

Bigarren oinarria, tonua da. Esan behar da idazleak bere nobela fartsa moduan aurkezten duela eta ironikoa ez denean sarkastikoa dela. Nobela lehenengo pertsonan kontatuta dago, baina Joxe-Juan protagonista bikoitz honen hitzetan maldan behera amildutako erdipurdiko heroi baten presentzia baino ez dugu aurkitzen.

Eta hirugarren oinarri moduan, Euskal Herriko testuinguru soziopolitikoa dugu. Nobelaren argumentua trantsizio garaian kokaturik dago, eta pertsonaien bizi-tzetan ezinbestez dute eragina garai historiko horretan gertatzen ziren tirabirek, ETAren presentzia erdigunean dagoelarik.

Hiru oinarri horiekin idazleak argumentu nahasi xamarra duen nobela bat eraiki du, argumentu nahasia, protagonistaren pertsonalitate bikoitzaz gainera, arazo pribatuak eta publikoak txirikordatzen direlako, batzuen eta besteen artean harreman konplexuak sortuz. Irakurleak ez dio sinesgarritasun handiegirik bilatu behar pertsonaiari gertatzen zaionari, parodiak gehiegi baldintzatzen du-eta argumentua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios