Lapurdiko inauteri zaharberrituei buruzko hitzaldia Koldo Mitxelenan

Artxiboko argazkian, Thierry Truffaut Lapurdiko inauteriari buruzko liburua aurkeztu zuenean./LUSA
Artxiboko argazkian, Thierry Truffaut Lapurdiko inauteriari buruzko liburua aurkeztu zuenean. / LUSA

A zken berrogei urtetaEuskal Herriko, Gaskoinako eta Pirinioetako festa eta inauteriak ikergai dituen Thierry Truffaut izango da hizlari

1960. hamarkadan galtzear egon ostean, haien berreskuratze lanetan gogotik jardundako Thierry Truffautek hitzaldia egingo du Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean ostiral honetan, otsailak 2, 19:00etatik 21:00etara. Sarrera doan izango da. Hitzaldia, berriz, gaztelaniaz.

Lapurdiko inauterien lehenaz eta orainaz, kontserbazioaz eta modernizazioaz ariko da Thierry Truffaut (Baiona, 1957).

Dantzan.eus albistegiak jakinarazi duenez, testu zaharren berri emanez hasiko du lau atal nagusi izango dituen hitzaldia. Besteak beste Ostegun gizeneko idien entzierroak, inauterien heriotza eta San Pançar (zanpantzar), maskak eta eske errondak eta dantzari taldeak (kaskarotak eta segizioa) jarriko ditu mahai gainean.

Denboran hurbilduz, zuzeneko iturrietatik jasotako XX. mendeko inauterien tradizioaz jardungo du jarraian 60. hamarkadara iritsi arte. Izan ere, galtzear zeuden garaian «Revivalism labourdin» deituriko kontserbazio eta modernizazio garai berrian murgilduko dira Lapurdiko inauteriak, Truffautek bera protagonistetariko bat zutela berreskuratze eta berpizte lan horretan.

Amaitzeko, gaur egungo inauteriak Lapurdiko txoko desberdinetan zertan diren azalduko du jakintsuak, denak ere, beregan ohikoa den legez, hamaika irudi eta argazkiz lagunduta aretoko pantaila handian: kaskaroten erronda moduak, maska taldeak, zirzilak eta hartza, zanpantzar eta pertsonaia eta dantza berrien sorkuntzak...

Truffautek antropologia soziala eta eta historikoa ikasi zituen Pariseko Le Hougan, Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan. Etnologian doktoregai da, eta Tolosako Antropologia Etxeko kide. Euskal Herriko, Gaskoinako eta Pirinioetako festa eta inauteriak ditu ikergai azken berrogei urtetan. Euskal Dantzarien Biltzarrako presidente izana da eta Lapurdiko inauteriaren berrezartze prozesuan parte hartu zuen besteak beste Pierre Bettelu, Pierre Gil eta Claude Iruretagoienarekin, eta EDB, Begiraleak eta Lapurtarrak elkarteen babesean. Hainbat artikulu eta ikerketa lan argitaratu ditu inauterien inguruan, eta Zubieta eta Lapurdiko inauteriak sakon ikertu zituen 'Joaldun et Kaskarot' (Elkar, 2005) liburuan. 2005ean Jose Migel Barandiaren bekarekin saritu zuten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos