Langabetu Donostiarrentzako doako euskara ikastaroak abiatu ditu Udalak

Jose Mari Lopez

Euskalduntzea indartzea eta gizartean egoera okerren daudenei euskara ikasteko aukera erraztea dira ikastaroen helburuak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

"Behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Langabetuek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu" adierazi du Miren Azkaratek, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak.

Horregatik, langabetu Donostiarrentzako doako euskara ikastaroak abiatu ditu Udalak. Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea, eta, bestetik, gizartean egoera okerren daudenei euskara ikasteko aukera erraztea.

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte beste behin 2017ko udazkenean eta horietan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago irailaren 21era arte, Udaletxeak jakinarazi duenez.

Ikastaroak urriaren 5ean hasi eta abenduaren 4an bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabetu donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko epea irailaren gaurtik hasi eta hilaren 21era egongo da zabalik, Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daitekelarik izena. Nahikoa da langabezia egoeran egotea izen ematea hasten den datarako.

Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte, egunero hiru ordu emango direlarik; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenarekin).

Iaz guztira 135 lagunek parte hartu zuten ikastaro hauetan. Horietako askok gainera, hiru hilabete horien ostean, euskara ikasten jarraitzea erabaki zuten. "Iaz 30 ikaslek doako ikastaro horiek bukatu eta gero, euskara ikasten jarraitu zuten, motibatuta aritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale", gaineratu du Azkaratek.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos