'Kresala' batetik, 'Garoa' bestetik

Domingo 'Txomin' Agirre Badiola (Ondarroa, 1864- Zumaia, 1920) euskal idazle eta apaiza euskarazko lehen eleberrigilea izan zen, askoren ustez, eta Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen. Haren lan nagusiak 'Kresala' (bizkaieraz) eta 'Garoa' (gipuzkeraz) dira.

Kresala 'Euskal-Erria' aldizkarian zatika argitaratu zen lehen aldiz 1901-1904 urteen artean. Bizkaieraz idatzia dago eta itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak biltzen ditu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuz. Idealismoaz baliaturik eta maitasun istorio bat tartekaturik, Txomin Agirrek zehaztasun eta bizitasun handiz erakusten digu nola bizi ziren gure arrantzaleak XX. mendearen hasieran.

Kresalak hizkuntza aberats eta adierazgarria erabiltzen du, elkarrizketa biziak ditu eta bertan pertsonaiak euskaldun on eta txarraren prototipoak aurkitzen ditugu. Sentimenduetan sakontzen duen euskarazko lehen eleberria da, euskal fikziozko prosaren sortzailea. Itsasoaren usaina du, antzinako gizarte eta baloreak agertzen ditu eta kontserbadurismo atzerakoia ulertzen laguntzen ditu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos