Kondaira zaharretara bidaiatzeko hiru istorio

Zugarramurdin antolatutako bisita teatralizatua, artxiboko irudian/Alicia del Castillo
Zugarramurdin antolatutako bisita teatralizatua, artxiboko irudian / Alicia del Castillo

'Areago. Istorioak belarrietara' euskarazko kontakizun laburren lehiaketan saritutakoak biltzen dituen liburua plazaratu dute Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak

'Areago. Istorioak belarrietara' euskarazko kontakizun laburren hirugarren deialdian saritutako kontakizunak biltzen dituen liburua plazaratu dute Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak. Areago ondare berrikuntzarako proiektua da, lengoai desberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena. Soinu eta literatur dimentsioak landu ohi dituzte, kontakizunen laburren bitartez oraingoan, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmenduz.

Aurkeztutako kontakizunek lantzen dituzten gaiak sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa izan dira, argitalpen honek ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere izan nahi duelako. Horregatik, gonbidatutako hiru ilustratzaileek, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek, kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa burutu dute.

Saritutako kontakizunak, Amonaren urrezko orrazia (lehenengo saria), Eztizen Agirresaroberena, eta Iñigo Legorbururen Ezberdintasunean berdintsu (bigarrena) izan dira.

Aurkeztutako gainerakoak, bestalde, Ihes sorgindua, Ainara Elizondorena; Nork berea, Aitor Fernandez de Martikorenarena; Sorgin ehiztaria, Gorka Azkaraterena, eta Garazi belagilea, Txus Arrietarena izan dira. Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek ilustrazioak sortu dituzte.

Argitalpen ilustratuaren aurkezpena gaur egin dute, Igartubeiti Baserri Museoan. Topaketa honetan, idazleak, ilustratzaileak eta antolatzaileek iritziak trukatu dituzte. Era berean, arratsaldean, 16:30etatik aurrera, 3 urtetik gorako haurrak dituzten familiek Eztitzen Agiresaroberen Amonaren urrezko orrazia, kontakizun sarituan oinarritutako ipuin kontalariarekin gozatzeko aukera izango dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos