Koldo Zuazok Sarako hizkerari buruzko liburua plazaratu du

Koldo Zuazo hizkuntzalariak Sarako hizkerari buruzko liburu berria aurkeztu du/Arizmendi
Koldo Zuazo hizkuntzalariak Sarako hizkerari buruzko liburu berria aurkeztu du / Arizmendi

Jose Miguel Barandiaran parafraseatuz, atzokoan hau esan zien saratarrei: «Niretzat onak izan zarete, leialak, eztiak»

F. I. Sara

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Koldo Zuazoren ‘Sarako euskara’ liburua izan da Biltzarraren beste protagonista handia. Gainera, hizkuntzalari eibartarrak Herriko Saria jaso du, Battitta Laborde alkateak emana. Herri horretako hizkeraren ezaugarriak eskaintzen ditu liburuak.

Atzokoan, saria jasotzeko unean, Zuazok Jose Miguel Barandiaran izan zuen gogoan: «Saran bizi izan zen Barandiaran, 1936ko gerra piztu zenean ihes egin eta herri hau aukeratu zuen. Bazuen kaier bat, non bere gauzak apuntatzen zituen, eta 1953an, alde egin behar zuenean Atauna itzultzeko, hau idatzi zuen: ‘Sarako jendea ona izan da, leiala, eztia’. Niretzat ere onak izan zarete, leialak, eztiak».

2103 eta 2017 urte bitartean jardun zen Zuazo Saran. Hainbat herritarri grabatu zion elkarrizketa, lehentasuna emanez 80 urtetik gorako jendeari.

Bi zati nagusi ditu EHUk publikatutako liburuak: gramatika eta hiztegia. Gramatikari dagokionez, ohiko hiru multzoak bereizi ditu: fonologia, morfologia eta sintaxia. Hiztegiari dagokionez, 4.236 sarrera eta 389 azpisarrera antolatu ditu. Saran ikasi dituen 132 esaera eta esaera zahar, eta 230 esamolde ere erantsi ditu Zuazok.

Aditzari dagokionez, nabarmena da NOR-NORI-NORK saileko adizkien ordez, NOR-NORK sailekoak erabiltzen dituztela saratarrek. Adibidez: «Guri ez gaitu sekula eakutsi oi» (guri ez gaitu [digu] sekula erakutsi ori).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos