Koldo Mitxelenaren ipuin bakarra, berriro argitara

Koldo Mitxelena, artxiboko irudian/Usoz
Koldo Mitxelena, artxiboko irudian / Usoz

'Motivo español' izenburua jarri zion errenteriarrak Alcala de Henaresko kartzelan idatzi zuen ipuinari

DVDonostia

Susa argitaletxearen Literatur Emailuak guneak Errenteriako hizkuntzalariak kartzelan 1947an idatzi zuen ipuina plazaratu du. 1946ko apirilaren 10ean atxilotu zuten, eta preso eduki zuten 1948ko urtarrilaren 30a arte. Horregatik, Alcala de Henaresko kartzelan idatzi zuen ipuin hau, Motivo español izenburua ipini ziona. 1977ra arte gordeta eduki zuen eta Elizalde sinadurarekin orain 40 urte argitaratu zuen Egan aldizkarian. Preso egondako bat du narratzailea, oso gaixorik zegoen beste preso batez gogoratzen dena.

Agirre lehendakariaren zerbitzu sekretuetakoa izan zen Koldo Mitxelena, Joseba Rezolaren agindupean, kide zituela Sabin Barrena, Pello Mari Irujo, Ander Arzelus ‘Luzear’ eta Bernabe Orbegozo ‘Otarbe’. Madrilen lan egiten zuen Mitxelenak, kontulari Jose Urangaren Maderas Decorativas enpresan, eta bitartean Clasicas ikasten zuen unibertsitatean, atxilotu egin zuten arte behintzat.

Urte berriko aurkezpen-zerrenda

Susa argitaletxearen albistegi digitalak, ‘Literatur emailuak’ek, bestalde, urtarrilean egingo diren beste liburu batzuen aurkezpen-zerrenda zabaldu du. Bertan ikus daitezke, besteak beste, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz egingo duten jardunaldiaren inguruan,  urtarrilaren 9an 18:00etan Zumaiako Alondegian; Jose Inazio Basterretxeak Begoñaren itzalpean nobelaz berba egingo du egun berean Eibarko liburutegian; Xabier Leteren Elurra ikusi dut poema antologiaz; Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburuaz ariko dira urtarrilaren 18an 19:00etan Zestoako Portalen; Larrekoren Gerla urte, gezur urte liburuaz jardungo dute urtarrilaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoan eta Harkaitz Zubiriren Etxekalte nobelaz ariko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondo kultur etxean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos