Klasikoak berrirakurriko dituzte Erriberriko antzerki jaialdian

'Macbeth', Lisboako Teatro do Chapitoren arabera.
'Macbeth', Lisboako Teatro do Chapitoren arabera.

Uztailaren 21etik abuztuaren 5era egingo da Nafarroako jaialdi entzutetsuaren 18. edizioa

Antzerki klasikoa gogoko duenak Euskal Herritik urrundu gabe du eskura datozen asteetan eskaintza aparta. Are gehiago tradizioaren ikuspegi berriak gogoko dituenak, ostiral honetan, uztailak 21, hastekoa den Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren XVIII. edizioak klasikoen berrirakurketan oinarritutako programazioa baitakar. Egungo antzerkigintzako antzerkigile eta zuzendari onenetako zenbaitek prestatuak dira eguneratze eta egokitzapen horiek, Cervantes, Lope de Vega, Shakespeare edo Calderón de la Barcaren lanak abiapuntu hartuta.

Abuztuaren 5a bitartean, Luis F. Jiménez zuzendari artistiko moduan estreinatzen den edizioak hamaika ikuskizun hartuko ditu Erriberriko Errege Jauregi zoragarrian. Gainera, herriko beste toki batzuetan, antzerki-poetikako sei proposamen eszenaratuko dira; aktoreentzako tailerra egingo da Antonio Simónekin; laborategia Denise Despeyrouxekin eta Hoidek Producciones taldeak egoitza artistikoa egingo du. Bere aldetik, Tafalla Kulturgunean Arte Dramatikoko Goi Eskolen topaketa egingo dute, Nafarroako Antzerki Eskolaren, RESADen eta Bartzelonako Institut del Teatreren muntaketekin.

Ostiral honetan, Alfredo Sanzolek William Shakespeareren 'La ternura' aurkeztuko du ostiral honetan. Shakespearek, hain zuzen, presentzia handia izango du, haren lan ugari berrinterpretatuko baitra. 'Sueño' egingo du Andrés Limak; 'Ilir' Denise Despeyrouxek; 'Macbeth' Teatro do Chapito konpainia portugaldarrak eta 'Medida por medida' In Extremis Teatro talde nafarrak. Proiektu horrekin irabazi zuten hain zuzen 2016/2017 Garraye Saria.

Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eta Vianako Printzearen Erakundeak antolatzen duten jaialdiaren lehen asteburuko programazioa osatzeko, larunbatean aipaturiko 'El Sueño' antzeztuko da, eta igandean 'Medida por medida' ikusteko aukera izango da.

Jaialdiaren inguruan badira beste erakargarri batzuk, hala nola garai batean Nafarroako Erregeen egoitza izandako jauregi zoragarrira egin daitezkeen bisita gidatuak. Orduoro egiten dira, egunero, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era. Bisita horietan ezagutu ahal izango da nolakoa zen bizimodua XV. mendean Carlos III.a eta Leonor Trastamarakoaren gortean. Haurrekin doazenei zuzendutako bisita gidatu didaktikoak ere egiten dira egunero, 12:303an eta 17:00etan.

Plazak mugatuak direnez, bisitak erreserbatzea gomendatzen dute.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos