Borrar
Josu Martinezek zuzendu duen Ama filmeko fotograma
Kimuak-en aurtengo zazpi film labur onenak hautatu dituzte

Kimuak-en aurtengo zazpi film labur onenak hautatu dituzte

1998tik 800 film labur baino gehiago aurkeztu dira Kimuak-era eta aurten gehitu dituzte katalogora '592 Metroz goiti'; 'Ancora Lucciole'; 'Espedizio handia'; 'Miguel Ángel Jiménez'; 'No me despertéis' eta 'Zain'

Martes, 19 de junio 2018, 13:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kimuak film laburren jaialdiko zazpi lan onenak hautatu ditu epaimahaiak jada. 70 film laburren artean egin behar izan du aukeraketa epeimahaiak, inoiz jasotako kopuru handiena.

Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duten Kimuak programak 20 urte daramatza euskal flm laburrak ikusarazten. Urteroko uzta onena nazioarteko jaialdi eta topaketa profesionaletan banatzen den katalogoan jasotzen dute.

Carlos Plaza (Donostia Kultura), Ivan Miñambres (Uniko), Jorge Rivero (zinegile eta programatzailea), Lorena Martin (Canarias en Corto) eta Ruth Pérez de Anucitak (Donostia Zinemaldia) osatu dute aurtengo epaimahaiak zazpi lan aukeratu dituzte; 592 Metroz goiti, Maddi Barber-ena; Ama, Josu Martinez-ena; Maria Elorzaren Ancora Lucciole; Iban del Camporen 'Espedizio handia'; Miguel Ángel Jiménez-en Kafenio Kastello; No me despertéis, Sara Fantovarena; eta Zain, Pello Gutiérrez-ena.

Katalogoak dokumentala eta fikzioa jasotzen ditu, generoen arteko mugak hautsiz zenbait kasutan. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, beste bi euskaraz eta gaztelaniaz, bat euskaraz eta frantsesez, bat gaztelaniaz eta italieraz eta azken bat grekoz.

Kimuak programatik pasatako zinemagileen zerrendan daude, besteak beste, Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, Telmo Esnal, Asier Altuna, Nacho Vigalondo, Borja Cobeaga, Koldo Serra, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Koldo Almandoz edota Luiso Berdejo bezalako izen ezagunak aurki ditzakegu. 1998tik 800 film labur baino gehiago aurkeztu dira Kimuak-era eta guztira 137 aukeratu dira katalogorako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios