Borrar
Kattalin Miner.
Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika beka

Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika beka

Duela hamar urte bere burua hil zuen gazte transexual baten historia eta kasu hark izandako ondorioak aztertuko ditu idazle hernaniarrak

Lunes, 22 de enero 2018, 12:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurreneko eleberriarekin, 2015 urteko Igartza Bekaren laguntzaz idatzitako 'Nola heldu naiz ni honaino' nobelarekin, indartsu iritsi zen iaz euskal literaturara Kattalin Miner (Hernani, 1988). Kazetaria da Miner, batik bat zutabegile zenbait mediotan ibilia, prestakuntza literaturaren eta berdintasunaren alorreko graduondoko masterrekin osatutakoa. Mugimendu feministako militantea ere bada. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Tene Mujika beka irabazteko balio izan dion proiektuan alde horietatik guztietatik jarri beharko du, oso hurbiletik ezagutu zuen pasarte gogor baten kronika egingo baitu, kronika hutsetik harago seguruenik.

Duela hamar urte bere burua hil zuen gazte transexual baten historia eta kasu hark izandako ondoioak aztertzea da Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osatutako epaimahaiak aukeratu duen proiektuaren xedea. Tene Mujika bekak, jakina denez, Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu.

Kattalin Minerrek, sariari esker, laguna zuen Amaia-Aimar Elosegi hernaniar transexualaren historian sakonduko du, eta liburu bilakatuko. 2007an, bere buruaz beste egin zuen Elosegik eta, hamar urteren buruan, haren lagun Minerrek zenbait galdera egin nahi ditu: nor zen Amaia-Aimar? Zer utzi nahi izan zuen ondorengoentzat? Nola oroitzen da, oroitzen bada, gertakari hura? Nola aldatu da, aldatu bada, transexualekiko ikuspegia hamar urte hauetan? Zein leku eman diogu gure memoria intimo eta kolektiboan gertakari hari? Memoriaz, suizidioaz eta transexualitateaz gogoeta egin nahi du Minerrek, besteak beste, bere oroitzapena eta hainbat jenderen lekukotasuna baliatuz.

Beka irabazita, urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios