Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iban Nikolairen didgeridoo-a ere entzun ahal izango da Tabakaleran. USOZ
Katapulta plataformako artisten egun osoko erakustaldia

Katapulta plataformako artisten egun osoko erakustaldia

Diziplina desberdinetako sortzaileak ariko dira jendaurrean larunbat honetan, 11:00etatik 22:00etara bitartean

Viernes, 22 de diciembre 2017, 12:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orain dela ia hogei urte Donostiako Buenavistako etxe okupatuan sortu zen Buenawista Prolleckziom’s Musika Elkarteak sustatu zuen hasiera batean Katapulta plataforma, aurreneko urratsak egiten ari diren artisten lana ezagutzera emateko eta horiei bidea zertxobait errazteko. Bi hamarkadaren buruan, asko garatu da proiektua, lortu dute zenbait kasutan administrazioaren inplikazioa, zenbait artistak oso aurrera egin dute beraien bidean, baina hasiera bateko grinari eusten dio ekimenak, eta horren lekuko da larunbat honetan, abenduak 23, Donostiako Tabakaleran egingo duten egun osoko erakustaldia.

Urtean zehar, Katapulta Tour bezalako ekitaldiei esker, Gipuzkoako zenbait herritan izan dute plataformako hainbat kideren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera, eta kultur ekitaldi handiren batzuetan ere (Gaztemaniak programako kontzertuetan, Heineken Jazzaldian…) hartzen dute parte Katapultako artistaren batzuk, baina beti izan dira lagin txikiak eta batik bat musikari eta arte eszenikoei lotuak.

Egun osorako plana

Larunbat honetako ekimena, antolatzen duten mota honetako bigarrena, diziplinartekoa izango da erabat. Egunean zehar aurkeztuko diren proposamenetan izango dira, jakina, musikariak eta antzezleak, baina normalean ikusgarritasuna lortzea gehiago kostatzen zaien bestelako artistek ere izango dute euren lana jendaurrean aurkezteko aukera, denentzako izango baita beta goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara.

Solairuka banatuta ariko dira artistak. 4. solairuan, Kutxa Kultur Plazan, ilustratzaileak izango dira protagonista goiz partean, artista plastikoak arratsaldean, eta musikariek ere izango dute tokirik. 11:00etatik 12:00etara hamabi ilustratzailek erakutsiko dituzte euren lanak, eta zuzenean ere ariko dira. 12:00etan eta 12:30etan hitzaldi bana eskainiko dira, eta 13:00etan 'margolari bataila' egingo da arratsaldeko 17:00etatik aurrera artista plastikoena izango den plazan. Musikariak, berriz, egun osoan ariko dira ordu erdiko emanaldiak kateatzen, 14:00etatik 17:00etara bitarteko etenaldian izan ezik. Ibai Nikolai, Raitx, José Altamira, Physis Versus Nomos eta Grande Days bakarlari eta taldeek joko dute egunean zehar.

4. solairuan dago halaber zinema proiekzioak hartuko dituen Ruiz Balerdi Aretoa. Bertan, 11:00etan, Katapulta bideoak proiektatatuko dira, eta 18:30ean hasita bost lan aurkeztuko dira.

Antzerkiak 1. solairuko Kutxa Kluba gunea bereganatuko du. 11:00etatik 19:00etara bitartean, Node Akziona!, Nui Danza, Kolectivo Monstrenko eta Zurrunka Teatro taldeen lanak ukusi ahal izango dira. Bi emanaldi eskainiko ditu bakoitzak, eta Zurrunkaren aurrena, 11:30etakoa, kanpoaldean egingo da. Dantzak bi ordezkari izango ditu, Oihana Varena eta Myriam Pérez. 1. solairuko Miscelanea Tabakalera gunean erakutsiko dituzte euren koreografiak 13:00etan eta 13:30ean. Emanaldi denak doakoak izango dira, tokiak bete arte,

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios