'Lua Kastore' proiektu «oso berritzaileak» irabazi du Joseba Jaka beka

Ezkerretik eskuinera, Oihane Enbeita, Eneritz Zeberio eta Andoni Gartzia./
Ezkerretik eskuinera, Oihane Enbeita, Eneritz Zeberio eta Andoni Gartzia.

Oihane Enbeita, Eneritz Zeberio eta Andoni Gartziak osatutako Ma kolektiboak aurkeztu duen proposamenak «lan poetikoa» eta «eszenografia indartsua» uztartzen ditu

Ma kolektiboa osatzen duten Oihane Enbeita, Eneritz Zeberio eta Andoni Gartziak ondu dute 2018ko Joseba Jaka Sorkuntza Beka jasoko duen proiektua, 'Lua Kastore' izenburua duena. Horrela eman dute jakitera gaur Agurtzane Intxaurraga epaimahaikideak eta Joanmari Larrarte idazkariak.

Elkar fundatzaileetako bat izandako Joseba Jakaren omenez 1996an sortu ziren bekak -hura hil zen urtean, hain zuzen-bigarren etapa bati ekin zioten 2016an. Orduz geroztik bi urtez behin deitzen da, eta deialdia egiterakoan argitzen dan zein eratako sormen lanak lagunduko diren urte horretan. 2016koan narratiba lagundu zen, eta 2018koak, berriz, antzerki-sorkuntza. Bederatzi antzezlanen proiektuak aurkeztu dira, eta proposamen guzti horien artean hautatu du epaimahaik, aho batez, 'Lua Kastore' proiektua. Intxaurragaren hitzetan «oso berritzailea» izateagatik aukeratu dute proposamen hau: «batez ere dramaturgia proposamena da berritzailea, nortasun handiko atmosfera bat sortzea helburu duena».

Atmosfera hori lortzeko, hitzaren, gorputzaren, soinuaren eta irudiaren adierazpenak uztartuko dituzte. Lua Kastore protagonistaren barne-bidaia da proposamenaren nukleoa, eta haren inguruan eraikiko dituzte «geruza» guzti horiek. Enbeitak adierazi duenez, «adierazpen guzti horiek ere pertsonaia moduan hartzen ditugu».

Honela, «lan poetikoa» eta «eszenografia indartsua» proposatu dituzte, Intxaurragaren ustez, baina «lengoaia desberdinen uztartze hori oraindik lantzeke dugu», dio Zeberiok. Entseguak ekaina aldera hasiko dituztela iragarri dute, eta estreinaldia abendurako aurreikusten dute, nahiz eta egutegia oraindik ere aldatu daitekeen.

Urte bat izango dute bekaren baitan antzezlana aurrera ateratzeko, eta guztira 10.000 euroko diru-laguntza jasoko dute: erdia proiektua lantzeko, eta beste erdia estreinaldiaren ondoren.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos