Karmele Igartua beka, film laburren gidoientzat

Karmele Igartua, 2008ko argazkian./FRAILE
Karmele Igartua, 2008ko argazkian. / FRAILE

Aretxabaletako Udalaren eta zenbait enpresaren laguntzari esker antolatzen den bekaren irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du

Idazle Eskolak, ikasleen prestakuntza bermatzeaz gain, baditu gelaz kanpoko zenbait baliabide. Eskolaren helburuetako bat idazle berriak ezagutaraztea izanik, aldizkaria ateratzen du, eta zenbait euskarazko komunikabidetan kolaborazioak egiteko modua ere ematen die ikasleei. Ahalegin horren ondorioz, asko dira Ikasle Eskolatik pasa eta argitaratzea lortzen dutenak. 'Idazle' bilakatzea ez da denen asmoa, zenbaitentzat nahikoa baita euren langintza profesionalerako trebatzea, baina literatur zaletasunak ez ezik literaturgintzak ere elkartzen dituen horietako askok bereziki estimatzen dute irakurleengana iristeko aukera izatea.

Aurreneko promozioetako ikaslea izan zen Karmele Igartua (Aretxabaleta, 1959-2010). Ogibidez irakasle, 2005ean eman zuen izena Bergarako Idazle Eskolan, baita Idazle Eskolak ematen zuen beka irakazi ere. Eskolako ikasle lehenik, irakasle ondoren, idazle finean, azkarregi eten zen literatur ibilbidea izan zuen, hainbat kolaborazio eta bi poema liburu utzi zituelarik.

Idazle Eskolako bekak, azken urteetan, haren izena darama, eta hori ere asteazken honetan aurkeztu dute Donostian. Urte batetik bestera generoz aldatzen duen bekak film laburretarako gidoiak hartuko ditu aintzat VII. edizioan. Ahak dela, gazteei zuzenduak. 16 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte 2.500 euroko diru saria duen bekan. Gehienez ere 20 orrialde dituen gidoiak aurkeztu daitezke. Orri gehigarri batean gidoiaren sinopsia eta pertsonaien ezaugarriak zehaztuko dira.

Lanak azaroaren 15a baino lehen bidali behar dira posta elektronikoz kultura@aretxabaleta.eus helbidera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos