Juan Ignazio Iztueta omenduko dute Zaldibian

1929an egindako omenaldiari dagokio argazkia. Hizlari, aita Donostia./EUSKOMEDIA
1929an egindako omenaldiari dagokio argazkia. Hizlari, aita Donostia. / EUSKOMEDIA

Hilaren 29an 250 urte izango dira dantza-maisu, idazle eta bertsolaria jaio zela 1 de septiembre de 1929. Momento en que pronuncia un discurso el P. Donostia

Hil honen 29an 250 urte izango dira Juan Ignazio Iztueta (1767-1845) dantzari, dantza-maisu, bertsolari eta idazlea jaio zela. J.I. Iztueta Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Iztueta Dantza Taldeak eta Zaldibiako Udalak egitarau zabala prestatu dute, eta ekitaldi nagusia hilaren 26an, igandean, izango da, Iztuetak jasotako dantzen erakustaldia egingo dutelarik herriko plazan. Gipuzkoako hainbat taldek jardungo dute, Donostiako Udal Txistulari Taldea ariko da eta baita Zaldibiako txistulariak ere.

Bestalde, larunbatean –hilak 18– Iztuetari buruzko erakusketa zabalduko da Karreane kultur etxean, hilaren 26ra arte iraungo duena.

Hilaren 18an, baita ere, Iztuetaren testuen irakurketa ibiltaria egongo da eguerdian, eta arratsaldeko 6:30ean gaurko eta atzoko Zaldibiako dantzariek jardungo dute frontoian.

Hilaren 23an, arratsaldeko 6:30ean, Jerardo Elortzak hitzaldia egingo du: 'Iztuetaren garaia eta lanak'. Eta 29an, Iztuetaren jaiotegunean, dantza-saioak egingo dira Gipuzkoako hainbat herritan. Hark jasotako dantzak eskainiko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos