Diario Vasco

Bigarren aroko BertsoJazzakustekabeko ederra izan du: Egañaren saioa dezimatan

Jon Maia kantuan, Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleaga.
Jon Maia kantuan, Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleaga. / UNANUE
  • Bixente Martinezek gidaturiko musikariak eta lau bertsolariak ondo uztartu ziren herenegun Viktoria Eugenian

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Aho-zapore ona utzi zuen herenegungo BertsoJazzak. Bertsolariek lan bikoitza izan zuten –ohiko moduan inprobisatu eta gainera aldameneko musikariei erreparatu– baina oso ongi atera ziren atakatik. Izan zen une bereziki harrigarri bat, Andoni Egañak dezimatan jardun zuenean maitasunaren koloreei buruz –arroxa, berdea, beltza–, eta zarauztarrak orduan deklamatu egin zuen, atzean doinu mehe-leun batzuk besterik entzuten ez zirelarik.

Bertsoa kantatua izaten da, eta tartean musika-tresnarik ez dela. Hala dio tradizioak. Herenegun, berriz, lau bertsolari eta bost musikari elkartu ziren, bertsolariek kantatu egin zuten, baina hala ere ez ziren kantari bihurtu. Eutsi egin zioten beren autonomiari.

Bertsolariak Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Jon Maia izan ziren, eta musikariak, berriz, hauek: Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina).

Bertsolariek inprobisatu egin behar izan zuten, gai jartzen Unai Elizasu jardun zelarik. Hain zuzen ere, Elizasu izan zen BertsoJazza asmatu zuena, lehenengo saioa orain dela zortzi urte egin zelarik, orduan ere DonostiakoJazzaldiaren barruan. Bestelako formatu berri batzuen sortzaile ere izan da Elizasu, hala nola ‘Errimak oinetan’, ‘Barkatu’, ‘Erregea eta bufoia’ eta ‘Bertsolaria bere bakardadean’.

Bi bertsolari berri

2008ko hartan, Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio jardun ziren. Bigarren edizio honetan, Gaztelumendi eta Miren Amurizak hartu dute Arzallus eta Lujanbioren tokia, beraz. Pentsatzekoa da Egaña eta Maia besteak baino lasaiago arituko zirela, ondo baino hobeto baitzekiten zer lan-klase etorriko zitzaien.

Musikariei dagokienez, bai 2008an bai herenegun, Bixente Martinez jardun zen zuzendari-lanean. Ondo ezagunak ditu aldameneko musikari horiek; bai Bixente Martinez bai Xabier Zeberio Oskorrin jardundakoak dira, eta Martinez hasiera beretik, gainera. Martinez, Cajaraville eta Oleaga elkarrekin ari dira Igelaren Bandan, eta hain zuzen iaz ‘Debalde festa’ diskoa plazaratu zuen hirukoteak, non bertso-doinuak bertsionatu baitzituen.

Bixente Martinezek atzo adierazi duenez, herenegungo doinuak bertsolariek aukeratutakoak izan ziren. Bilerak egin ziren orain hilabete batzuk doinuak adosteko. «Ez da lan erraza izan. Pasa den astean bi entsegu egin genituen eta aurretik soluzionatua genuen erronka bat berezia: lau bertsolariak batera aritu behar zirenetarako doinu egokiak topatzea. Tonalitate desberdinak erabiltzen dituzte gizonezkoek eta emakumeek, eta jendaurreko saioan ikusi zen Miren Amurizak muga-mugan jardun behar izan zuela zenbaitetan».

Jaialdia hasi zenean, Unai Elizasuk ere jakinarazi zien bertaratutakoei: «Zeozer prestatu dugu. Gaiak ezezagunak izango dituzte bertsolariek, eta melodiak jakinak».

Hasierako agurretarako, Xabier Amurizaren doinua hautatu zuten bertsolariek, ‘Agur sagar beltzaran’ hain zuzen ere. Bukaerako agurretarako, berriz, Oskorriren ‘Aita-semeak’, eta entzuleei lana ipini zitzaien: kantuaren hasierako hitzak –ezagun askoak– kantatzea bertsoen arteko tarteetan.

Doinu gehienak bertso-doinu aski ezagunak izan ziren. Izan zen bestelakorik ere: Miren Amurizak eta BeñatGaztelumendik, ofiziotako lan batean, Oskorriren ‘Intsumisoarena’ kantuko doinua ibili zuten. Eta bakarkako lan baterako, Amurizak Chabela Vargasen ‘Se me olvidó otra vez’ hautatu zuen, Bixente Martinezen musikari taldeak prestatutako moldaketaz baliatu zelarik.

Bertsoei dagokienez, gaiak askotarikoak izan ziren, eta hor Unai Elizasuren eskarmentua nabaritu zen. Izan zen Txirrita eta Bilintxen oroimenezko saiorik ere; jakina denez, 80 urte dira Txirrita hil zela, eta 140 Bilintxek mundu hau utzi zuela.

Jendeari atentzioa eman zion Andoni Egañak dezimatan egindako saioak. Kubako inprobisazio-moldea da dezima, hemen oso bertsolari gutxik menderatzen dutena. Gainera, errezitatuz egin zuen lana, eta hori gain-zama da. Hain zuzen ere, Kubako dezimak entzuteko aukera izan da orain egun gutxi, ‘Europa bat-batean’ nazioarteko topaketan, Donostiako Kursaalen eta baita toki ez hain formaletan ere.