Ixiar Rozas idazle lasartearra, Goteborgeko liburu azokan

Rozas idazlea/
Rozas idazlea

23 herrialde ezberdinetako 95.000 bisitari inguru jasotzen ditu Göteborg Bokmässan izeneko suediar hiriko liburu azokak

Ixiar Rozas idazle lasartearrak bihar bitartean egingo den Göteborg Bokmässan izeneko suediar hiriko liburu azokaren hainbat jardueratan parte hartuko du. Horrela, 'Beltzuria' bere azken liburua aurkeztuko du eta mahai inguru batean arituko da, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Zehazki, Lasarte-Oriako idazleak 'Emakumezko ahotsen dokumentazioa' mahai inguruan hartu du parte. Gertakariak eta fikzioa uztartuta, Magdalena Platzova (Txekiar Errepublika), Theres K. Agdles (Suitza/Suedia), Carmen Posadas (Espainia) eta Ixiar Rozasek emakume protagonisten erretratuak aurkeztuko dituzte. Antzerkia, kazetaritza eta fikzioaren bidez, autoreek emakume garaikide zein historikoek bizi behar izan dituzten erronkak aurkeztu dute.

Ixiar Rozasek bere azken obra aurkeztu du: 'Beltzuria'. Funtsean, poesia, ipuin eta filosofia bilduma honek lirika edo filosofikoa bezain perspektiba ezberdinetatik interpretatzen den bidaia kontatzen du.

Goteborgeko liburu azoka lau eguneko jaialdi literarioa da, liburu, idazle, autore, literaturazale eta jakinduriaren biltoki. Egunak literatur ekitaldiz betetzen dira bertan, eta liburu berrien aurkezpenak ere egiten dira bertako 809 stand edo postuetan, sektoreko profesionalen arteko harremana ahalbidetuz. Orotara, 23 herrialde ezberdinetako 95.000 bisitari inguru jasotzen ditu azokak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos