'Inurri4k', oso misterio ilunak argitzeko gai den inurri-laukotea

‘Inurri4k’ saileko liburuen egilea, Pere Tobaruela/Wikipedia
‘Inurri4k’ saileko liburuen egilea, Pere Tobaruela / Wikipedia

Pere Tobaruelaren liburu bilduma hau euskaraz argitaratzen hasi da Elkar etxea

DV

Pere Tobaruelaren ‘Inurri4k’ saileko liburuak argitaratzen hasi da Elkar etxea. Haurrentzako liburu hauetako protagonistak lau inurri dira: Inurp4npox, Inurrind4r, Inurm4lgu eta Inurm4il, brigada bat osatzen dute eta prest daude munduko bazter urrunenera ere joateko, misterio ilun eta nahasienak argitzeko.

Oraingoz bi liburu plazaratu ditu Elkar etxeak: ‘Paris misioa’ eta New York misioa’, baina idazle honek dagoeneko burutu ditu beste bi, bata Bartzelonan kokatua, bestea Tokion.

‘Paris misioa’ delakoan, Frantziako hiriburua doaz Inurri4k. Père-Lachaise hilerrian hasten da kasua, gorpurik gabeko krimen bat gertatzen denean. ‘New York misioa’-n, aldiz, Liberty Island-en hasten da kasua. Misterio handi bati egin beharko diote aurre: Askatasunaren Estatua ospetsua bere lekutik mugitu eta joan egin baita, bere kasa.

Katalunian jaioa da Pere Tobaruela (Bartzelona, 1965) eta katalanezkoak izan ziren bere lehen liburuak, haur literaturaren arlokoak nahiz helduentzako saiakera lanak eta biografiak, baina A Coruñako Rois herrira bizitzera joan zen eta harrezkero galegoz ere egin ditu liburuak, eta gaztelaniaz.

Ilustrazioak oso garrantzitsuak dira bilduma honetan, eta Andrés Meixidek egin ditu. Euskal itzulpena, berriz, Juan Luis Zabalak egin du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos