Inoiz baino bisitari gehiago izan ditu udan Guggenheim Museoak

Louise Bourgeoisen eskultura, Guggenheim Museoaren sarreran/Efe
Louise Bourgeoisen eskultura, Guggenheim Museoaren sarreran / Efe

Uztaila eta abuztuan 322.000 bisitari baino gehiago izan dituzte, museoaren inoizko uda jendetsuena hain zuzen

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Guggenheim Bilbao Museoak ateak zabaldu zituenetik, uda jendetsuena izan da aurtengoa. Bill Viola eta XIX. mendeko amaierako arte abanguardistren inguruko erakusketek, besteak beste, 322.000 lagun jaso ditu uztailean eta abuztuan, azken bi urteetan baino 5.000 eta 7.000 pertsona gehiago hurrenez hurren.

2015ekoa museoaren historiako udarik onena izan zen, arduradunek prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez. Ekaineko bisitariak ere gehituta, hala ere, inoiz baino bisitari kopuru handiagoa jaso du Bilboko museoak, 413.142 hain zuzen. Azken bi hamarkadetako joeraren baieztatzen dute datu hauek.

Jatorriari erreparatuta, bisitarien jatorri herrialdeak askotarikoak izan dira: %74 Espainiako Estatutik kanpokoak izan dira, iaz baino %5 gehiago, eta aipagarriak dira frantsesak (guztien %22), Italiakoak (%8), Erresuma Batukoak (%7), Alemaniakoak (%6) eta Herbeheretakoak (%6). Bisitarien %76a kanpotarrak dira (iaz baino %2 gehiago), udako oporrak direla eta euskaldunek ez baitute ia eraikina zapaldu ere egiten.

Bisitari gehien izan den eguna abuztuaren 5a izan zen, 8.265 pertsonarekin eta bataz beste, 5.197 pertsona izan dira museoan egunero. Uztaileko eta abuztuko batez bestekoa, eguneko, 5.062koa izan da, iazkoaren antzekoa. Beraz, orotara, 814.670 bisitari izan ditu aurten Guggenheimek, data berean iaz izandakoak baino %4 gehiago eta 2015ean baino %8 gehiago. Urte amaierarako milioi bat bisitari baino gehiago eduki izana espero dute museoan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos