Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Migel Zeberio zuzendaria, Hasier Oleaga, Alex Sardui eta Juantxo Zeberio, lehengo astelehenean Hondarribian
Et Incarnatus eta rockeroak, aliantza ikusgarria

Et Incarnatus eta rockeroak, aliantza ikusgarria

Alex Sardui, Petti, Izaro, Gorka Sarriegi eta Niko Etxart, igande honetan Atallun

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 14 de septiembre 2017, 13:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken Muga jaialdia egingo da asteburu honetan, eta egitarauan badago eskaintza oso deigarri bat: Et Incarnatus orkestrak euskal pop-rockeko izar batzuekin egingo duen emanaldia. Zarateko lepoan –Azkaratetik edo Bedaiotik gora, nondik joaten den– zen egitekoa, baina eguraldi txarra dela eta, Atalluko elizan egingo da igande honetan 12etan.

Et Incarnatus Orkestrarekin batera, Alex Sardui (Gatibu), Petti, Izaro, Gorka Sarriegi eta Niko Etxart ariko dira. Tankera honetako bigarren emanaldia da, lehenbizikoa Hondarribian izan zelarik, jaien egitarauaren barruan.

Et Incarnatus orkestrako zuzendari Migel Zeberiok adierazi duenez, «aspalditik» ari ziren lankidetza hau burutu nahian. «Lau belaunalditako kantariak bildu ditugu. Orkestran hamasei lagun ariko dira eta pop-rockeko izarrek aukeratu dituzte beren kantuak. Jeneralean txandakatuz azalduko dira oholtzara, baina bukaeran Niko Etxartekin batera jardungo dute».

Kantuak moldatzen, berriz, Xabier eta Juantxo Zeberio anaiak aritu dira, Angel Unzu, José Antonio San Miguel, Mañolo Ezpelet eta Pablo Martín Caminero.

Bestalde, larunbatean Zarateko lepoan egitekoa zena Altzon egingo da, ordurako ere euria baitago iragarrita. Goizean, bi bertsolarik bertsoka arituko dira artelanak aurkezten. Herri desberdinetako Ingurutxo dantzarien arteko dantza tailerra ere egingo da toki hauetako kideekin: Leitza, Iribas, Bedaio, Uitzi, Benasque, Muthiko eta Udaberri. Eguerdian, San Martingo ardo eta bertako gazten dastaketa antolatuko dugu. Bazkaltzeko, Leitzako burruntzia egongo da, eta 16:30etan bost bertsolari ariko dira: Amets Arzallus, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Iñigo Gorostartzu; gai jartzaile Imanol Artola jardungo delarik.

Bertso saioaren ondoren ‘Ingurutxoaren inguruan’ ekitaldia izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios