Ilustrazioak ere izango du tokia Donostian egingo den Literaktumen

Aitziber Alonsoren 'Wangari Maathai eta bakerako zuhaitzak' erakusketa izango da ikusgai Aiete Kultur Etxean azaroaren 10etik aurrera
David Foenkinos, Uxue Alberdi, John Banville, Mikel Ayestaran, Rosa Montero... Azaroaren 14tik 25era, izen handiko idazle ugariren eta literatur zaleen eskutik, hitzen hiri bilakatuko du Donostia Literaktum jaialdiak.
Irudiak ere izango du pisua, ordea, eta erakusketen arloan 'Wangari Maathai eta bakerako zuhaitzak' erakusketa izango da ikusgai Aiete Kultur Etxean, azaroaren 10etik aurrera. Erakusketa honek, "giza eskubideen eta ilustrazioaren gaiak modu ederrean eta pedagogikoan uztartzen ditu". Erakusketan Aitziber Alonso ilustratzaileak Maathai ekintzailearen bizitza islatu du, Uxue Alberdiren hitzen eta Xabi Payaren itzulpenaren laguntzaz. Wangari Maathai ingurumenaren aldeko ekintzailea izan zen eta 2004an Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen garapen sostengarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik.
Erakusketaz gain, ilustrazio tailerra ere egingo da azaroaren 25ean 17:00etan Aiete Kultur Etxeko Haurtxokoan Aitziber Alonsoren eskutik.
Wikilantegia
Beste lantegi bat iaz arrakastatsu gertatu zen Literaktum Wikilantegia da. Helburua Literaktumera etorriko diren idazleei eta artistei buruzko artikuluak Wikipedian sortzea, osatzea edo gaurkotzea da. Sarrera librea da eta ez da beharrezkoa izango Wikipediaren inguruan ezagutza izatea. Wikiliburutegiak proiektu zabalaren barruan txertaturik, jarduera hau azaroaren 23an egingo da 17:30ak eta 20:00ak bitarte Fermin Calbeton kaleko Haur Liburutegian.
San Telmo Museoan egingo diren jardueren artean, 'Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak' liburuari buruzko mahai ingurua egingo da sortzaileekin: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza. Azaroaren 15ean 19:30an izango da eta Jaime Otamendi arituko da moderatzaile.
Liburuaren gaia aitzakitzat hartuta, goian aipatu hiru kazetari horiek 2011ko Udaberri Arabiarrean nabarmendu ziren herrialdeen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan mintzatuko dira.
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
Xabier Agote, presidente de Albaola: «En el Festival Marítimo de Pasaia se van a ver algunos de los mejores barcos históricos del mundo»
- 2
Prohibidas las fotografías aburridas
- 3
Kukai se sumerge en el mundo ritual
- 4
Scorsese, uno de los nuestros
- 5
'Food Coop' indaga en la organización de un supermercado participativo
- 1
«El avión está aparentemente normal y podemos intentar el vuelo, pero no podemos obligar a nadie a permanecer dentro»
- 2
«Seguro que desde el cielo cuidarás de Aitana y David junto a tu madre. Nosotros desde aquí te ayudaremos»
- 3
El vídeo del robo de cremas que precipitó la caída de Cifuentes
- 4
Los duques de Cambridge aúpan la moda guipuzcoana
- 5
El vídeo promocional de La Concha ronda el millón de visualizaciones en menos de un mes