Ikuskizun poetikoak egiten trebea

2001eko ‘Oihana ahuenka’ ikuskizuna./ISABEL AZKARATE
2001eko ‘Oihana ahuenka’ ikuskizuna. / ISABEL AZKARATE

Artze izan da ikuskizunak diseinatu eta plazaratzen gehien arduratu den olerkaria

F.I.

Era askotako emanaldiak antolatu zituen Joxan Artzek. Adibidez, 1994ko abenduan estreinatu zuen, Donostiako Victoria Eugenian antzokian, 'Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduatrentzat' ikuskizuna.

Orduko hartan, Zumarraga-Urretxuko 'Hits eta Fits banda'-ko lagunekin jardun zuen –besteak beste Andoni Salamero eta Pello Biainekin–, eszenatoki gainean talde zabala bildu zelarik. "Esperientzia intentsua, sakona eta atsegina izan zen guretzat", adierazi du orain Salamerok. "Emanaldiak hiru zati zituen, hiru zatiek hegaldi desberdinak irudikatzen zituzten: Hegaldi beltza, Hegaldi gorria eta Hegaldi zuria. Gurekin batera Jexux Artze aritu zen, txalapartari lagun eta zanbonba jole gisa, eta Legazpiko Ines Elortza aritu zen ehule gisa. Hiru janzkera desberdin ibili zituen Joxanek, zuria, beltza eta gorria. Bat bukatu orduko, suge baten antzera, beste arropa bat janzten zuen eta hegaldi berriari ekiten genion. Txaman baten antzera egiten zuen erritual huraxe, bitxia eta ederra, benetan", dio Salamerok.

Oso bestelakoa izan zen 1999ko 'Oihana ahuenka' ikuskizuna. Alberto Lizarralde musikari eta ekoizleak eskatu zion Artzeri oihanari buruzko olerki sorta prestatzeko, gero Donostian, Plaza festibalaren barruan, ikuskizun moduan eskaintzeko. Azkenean diziplina ugariko taldea osatu zen: Jexusmari anaia txalapartaria, Beñat Axiari eta Mixel Etxekopar musikari zuberotarrak, Zuberoako bi aizkolari eta beste zenbait musikari...

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos