Ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterren arteko foroa

Eikenek antolatuta, astearte honetan egingo da Bilboko Azkuna Zentroan. Goizeko saioa irekia izango da

Eiken Euskadiko ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterrak ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterren arteko lehenengo foroa antolatuko du asteartean honetan, azaroaren 21ean, Bilboko Azkuna Zentroan. 'Multimedia aroan balioa sortzen: berrikuntza eta sektoreen arteko esparru kolaboratiboa arrakastaren gako bezala' izenburupean, topaketak "elkargune aproposa izango da lankidetza bultzatzeko, eta, horrekin batera, integrazio sektoriala, aliantza estrategikoak edota elkarteak sortzeko kultura eta sormen industrien eremuan".

Foroaren antolakuntzak jakinarazi duenez, bilera bi zatitan egituratuko da: goizean publikoari zabalik egongo da eta, arratsaldean, Eikeneko bazkideentzat eta bertan dauden klusterrentzat izango da. Gonbidatutako erakundeen artean daude Alemaniako Enterprise Europe Network, Madrilgo El Cañonazo Transmedia eta Madrid Network, Andaluziako CLAND), Galiziako CLAG eta Nafarroako CLAVNA klusterrak.

"Berrikuntzarako modu berrien bilaketan, argi geratzen da sare egiturak oinarri hartuta garapen ekonomiko gero eta zabalagoa lortzen dela. Klusterrek merkaturatzeko sarrera oztopoak ezabatzen dituzte nazioartekotze ekintzei esker, eta era errazago batean hornitzen dituzte aktiboak, baliabideak eta ezagutzak; industriako balio-katea hobetzen dute eta negozioa bultzatzeko eta hazkundea sortzen duten merkatuaren beharrak ezagutzen laguntzen dute", azaldu dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos