'Huhezinema' film-laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da

Iazko lehiaketan sarituak/
Iazko lehiaketan sarituak

Martxoaren 21,22 eta 23an zehar egingo da film-labur jaialdia, berrikuntza ugarirekin

DV

Euskal Film Laburren Jaialdiak hamargarren urteurrena bete zuen iaz, eta hamaikagarrena ere heltzear da jada. Martxoaren 21,22 eta 23an zehar egingo da Huhezinema. Bertan, aurkeztutako film laburren artean, Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak.

Mundukide aberastasunaren banaketa orekatzeko, bizi baldintza duinak sortzeko eta pertsonon giza eskubideak bermatzeko ari da lanean, Lankidetza kooperatiboaren bitartez munduko herrialdeen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde apustu eginez.

Horregatik, Huhezinema jaialdiaren bitartez, Giza Eskubideen eta justizia sozialaren inguruko sentiberatasunak piztu nahi dituzke gure gizartean, herritarren artean gogoeta, eztabaida eta ekintza sustatuaz.

Aurtengo nobedadeak

Aurtengo berrikuntza nagusiak, Mundukide saria eta Argazki Onenaren saria izango dira. Guztira, 5.000 euro banatuko dituzte saritan.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egingo dute, beraz, udaberri aldera. Jaialdiako hiru sailetan parte hartzeko oinarriak prest daude daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Filmak bidaltzeko epea otsailaren 9ra arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsulta daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com

Beste berrikuntza Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko hamahiru ikaslek osatzen duten lan talde berrian datza, Iban del Campo irakasleak gidatuko dituenak prestakuntzan, urtero bezala.

Mundukide Sarira aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko dute 700 eurorekin. Bestetik, MUko Ikasleen Sailean hautatutako film laburren artean Argazkigintza Onenari 1.500€ko saria emango diote kamera ekipamenduaren maileguan, Zarautzko Ogeita4 Camera Solution enpresan.

Jasotako film labur guztien artean 10 film labur aukeratuko dituzte jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Hamar filmak beste lau sarien lehian arituko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos