Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Hitzarmenaren xede eta irizpideak

Jueves, 22 de marzo 2018, 16:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egitasmo hau behin betiko bultzatzeko helburutik abiatuta, Eusko Jaurlaritza eta Sancho el Sabio Fundazioaren artean sinatutako hitzarmenak honako xede hauek jaso ditu:

1

Euskal bibliografia-ondarea biltzea eta gordetzea bilduma eskuragarri batean.

2

Horretarako sarbidea ahalik eta gehien erraztea, bere edukiaren lineako hedapenaren bitartez.

3

Egungo euskal gizartean kultura interes handiena pizten duen edukirako sarbideari lehentasuna ematea, bai egile-eskubidetik aske dagoen edukira, bai egile-eskubideen mende dagoen edukira.

4

Euskaraz egindako argitalpenen hedapenaren alde egitea, ikus daitezela erraztuz, euskal edizioaren eskaintza orekatua eta kalitatekoa lortzeko helburuz, Euskadiko hizkuntza ofizial bietan.

5

Eskaintza orekatua, aberatsa eta askotarikoa sustatzea, egoki ordezkaturik izan daitezen emakumeek idatzitako lanak, literatura-genero guztiak izan daitezen eta irakurleen adin-segmentu guztiei erantzuna eman dakien.

Oinarri hauek oinarrizko liburutegi garaikide hori sortzea ahalbide dezatela da helburua, gutxienez, XX. eta XXI. mendeetako 3.000 lanez osatua, euskaraz argitaratuak edo gaztelaniaz editatuak Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskal Liburutegi Digitalaren abiapuntu den katalogo horren eraketari dagokionez, honako irizpide hauek hartuko dira aintzat:

1

XX. eta XXI. mendeetako euskal kultura garaikideko idatzizko lan garrantzitsuenen bilduma aukeratuko da, arlo horretako zenbait adituren iritzia aintzat hartuta.

2

Oinarrizko euskal liburutegi digital garaikideak domeinu publikoan dauden lanak hartuko ditu barne edo egile-eskubideak indarrean dituztenak.

3

Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako lanak aukeratuko dira, hartara, eskaintza orekatua eta kalitatekoa eratu dadin hizkuntza bietan.

4

Aukeraketan aintzat hartuko da emakumeek idatzitako lanen ordezkaritza egokia egon dadila. Era berean, bertan egon beharko dute literatura-genero guztiek, baita haurrentzako, gazteentzako eta nagusientzako lanek ere.

5

Aukeratutako lanak, behar bezala maketatuta, liburu digital edo e-book euskarrian argitaratuko dira. e-bookak errazago eskura daitezen, aipatutako liburu digital horiei buruz sortzen diren metadatuek euren kokapena bilatzaileetan errazago aurkitzea ahalbidetzen duten protokoloak erabiliko dira.

6

Egile-eskubideak indarrean dituzten lanen lizentzien kudeaketari dagokionez, gutxienez, bost lizentzia erosiko da. Argitaletxe bakoitzak bere kargu hartuko du aukeratutako lanen digitalizazioa eta Eusko Jaurlaritzari artxibo digitalaren kopia bat ematea, gorde dezan, besterik ez.

Hitzarmenak urte biko iraupena izango du, eta alderdien arteko adostasunez luza liteke. Eusko Jaurlaritzak, urteko, 100.000 euroko ekarpena egingo du, gutxienez, eta lanen aukeraketa prozesutik eratorritako gastuak ere bere gain hartuko ditu. Sancho el Sabio Fundazioak, urteko, 100.000 euroko ekarpena egingo du, gehienez, aukeratutako jabetza publikoko lanen digitalizazio lanak finantzatzeko helburuz, formatu bihurgarrian digitalizatuta ez badaude. Gainera, erakunde bien ekarpenaz, aukeratutako lanen lizentzien erosketa ere ordaindu beharko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios