Borrar
Euskadiko Ikasleen Orkestrako kontzertuetako bat M. J. C.
Uda heldu eta Euskadiko Ikasleen Orkestrako gazteak entseguetara bueltatu dira

Uda heldu eta Euskadiko Ikasleen Orkestrako gazteak entseguetara bueltatu dira

Ajangizko Lurraska aterpetxera abiatu dira, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara. Bertan egingo dute egonaldia ostiralera arte, asteburuko kontzertuak prestatzeko

Lunes, 25 de junio 2018, 19:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bukatu da eskola. Hasi dira oporrak, eta Euskadiko Ikasleen Orkestrako gazteek (EIOG) musika tresnak hartu dituzte berriro, entseguei gogotik ekiteko. Ajangizko Lurraska aterpetxera abiatu dira, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara. Bertan egingo dute egonaldia gaur hasi eta ostiralera arte, asteburuko kontzertuak prestatzeko.

13 eta 15 urte bitarteko 92 neska-mutilek osatzen dute EIO Gaztea, eta guztiak dira Euskadiko musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleak. Larunbatean Gasteizen eta igandean Donostian eskainiko dituzten kontzertuek badute berezitasunik, baina aipagarrienak bi dira. Lehena, hiru abesbatzekin batera eskainiko dituztela kontzertuak gazteok: Euskal Herriko Gazte Abesbatzekin eta Euskeria eta Loinatz abesbatzekin. Eta bestea, kontzertu-programako pieza guztiak euskal konposatzaileenak izango direla.

Goiz eta arratsaldeko saiotan entseatuko dute errepertorioa Ajangizko aterpetxean, astelehenetik ostegunera. Txaber Fernandezen zuzendaritzapean arituko dira. Izango dute tarterik, hala ere, Urdaibai inguruan aisialdiko ekintzatarako edo bestelako denbora-pasetarako ere.

Ostiralean berriz, aipaturiko hiru abesbatzekin elkartuko dira Bilboko Kontserbatorioan eta han egingo dituzte entsegu nagusiak. 80 lagun inguru elkartuko zaizkie EIOko neska-mutilei hiru abesbatzetatik. Ostiral arratsaldeko entsegu nagusia publikori irekia izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios